2009/04/24 | ZURE AISIAN ZER? | BALIABIDE ETA ESPAZIOAK
ZIKLOMOTORREN ETA MOTOZIKLETEN IAT AZTERKETA
Motorra
2009ko maiatzaren 6rako txanda emango da!!! Azterketa Beasainean egingo da, Kale Nagusia 9 atzekaldean unitate mugikorra egongo da.
Aldez aurretik txanda eskatu behar da telefono honetan tef: 943 02 80 80.
KOMUNIKAZIOA ETA GIZARTE TREBETASUNAK IKASTAROA ORDIZIAN
Eguna:Maiatzak 6, 13, 20 eta 25
Ekainak 1 eta 8
Ordutegia: 10:00etatik 12:30etara
Izen ematea: 2009ko apirilaren 30a baino lehen
Lekua: Ordiziako Jubilatuen Egoitzan
Informazioa: Gizalde
Tef: 943 42 80 13
gizalde@gizalde.com
Ikastaroa doan da.
Hi gazte, 14-17 bitarteko gazte bazara adi egon, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Sailak zuretzat izugarrizko programa prestatu du udarako. Parte hartu nahi duzu?
Informazioa eta izenemateak Ordiziako Gazte Bulegoan tef: 943 80 56 34!!!
EDUKA 2009. HEZKUNTZAREN XI. AZOKA. ASTEBURU HONETAN!!!
EDUKA. XI Salón de la Educación
Oraindik ikasi nahi duzuna argi ez baduzu, APIRILAREN 24AN, OSTIRALA (16:00-20:00) ETA 25EAN, LARUNBATA (10:00-14:00/16:00-20:00) Amara Plaza Hotelera gertura zaitezke. Bertan Eduka 2009 azokan ikasketei buruzko informazioa jasoko duzu. HURBILDU ETA ZURE ZALANTZAK ARGITU!
Adi, 14 -17 urtetako gaztea bazara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Sailak antolatutako udalekuetan parte hartzeko egingo den zozketarako izen ematea apirilaren 21 eta 29 bitartean izango da
Izena ematea Gipuzkoako Gazteentzako Informazioko Bulegoetan edo On line egin dezakezu.