
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
2010/07/15 |ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
SANTIOAK 2010
VILLABONA | Berri gehiago irakurri >>
Villabonako jaiak, santioak 2010, uztailaren 24tik 31ra bitartean izango dira. Egitarau oparoa prestatu dute (beherago erantsita dago); hala ere, zenbait jardueratarako aldez aurretik eman behar da izena.
24KO HERRI BAZKARIA
Uztailaren 19tik 23ra, 14:00ak arte, Udaletxeko bulegoetan. (kuadrillaren izena eta pertsona kopurua)
HERRI KROSSA
Uztailaren 25ean bertan, goizeko 10:00etatik aurrera Zunbeltz elkartean.
EUSKAL JAIA
Afarirako txartelak salgai (25 euro) honako leku hauetan: Amasa, Kixubi, Larrea, Labezain eta Ogi Goxo okindegietan, Shepherds garagardotegian, Iturrigoxo jatetxean, Iratzar, Erreka, Iru Aldeta, Itzalpe, Arnasa eta O´baba tabernetan, eta Garmendia harategian.
TXIRRINDULARI LASTERKETA
Uztailaren 29an bertan, arratsaldeko 15:15etik aurrera Eroski parean. (Kaskoa beharrezkoa da)
PATINEN LASTERKETA
Uztailaren 29an bertan, goizeko 10:00etan Eroski parean.
30EKO KUADRILLARTEKO BAZKARIA
Uztailaren 21etik 28ra, 14:00k arte, Udaletxeko bulegoetan.
Bestalde, eguraldi txarra eginez gero, hainbat jarduera lekuz aldatuko lirateke. Xehetasun guztiak jasota daude beherago eskuragarri dagoen jaietako egitarauan.
Ondo pasa!
Iruzkina egiteko bete honako formularioa eta sakartu "Bidali".
Oharra: jasotako datuak ez dira webgunean inolaz ere azalduko, zure izena izan ezik, iruzkinaren egile bezala azalduko da eta.