
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
2008/04/01 |IKASTEKA | HIZKUNTZAK IKASI
IKASLEENTZAKO EUROPAR PROGRAMAK
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
Atzerrian ikasi nahi baduzu, Europar Batasuneko hezkuntza programez balia zaitezke.
2008/04/01 | Jon Lakunza
Egun on,
Udan, abuztuan ahal izanez gero, denboraldi bat inglesa ikastera joan nahiko genuke bi lagunek. Berdin zaigu lana bertan eginda ala ez. Kontua da ea aukerarik badagoen eta dirulaguntzarik baden.
Eskerrik asko aldez aurretik,
Jon
2008/04/02 | GIPUZKOAKO GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Jon! Eskatzen duzun informazioa gure UDA TXOKO datu-basean aurkitu dezakezu. Badago bilatzaile bat eta bakarrik "Hizkuntz Udaleku eta Kanpamentuak" atala aukeratu behar duzu. Bestalde, webgune honetan "EKIN LANARI / LANA ATZERRIAN" atalean jasota daukazu hainbat baliabide atzerrira joateko lan egitera. Begirada bat bota eta informazio gehiago behar baduzu deitu gure doako telefonora 900 110111, eta hitz egingo dugu.
Agur
Iruzkina egiteko bete honako formularioa eta sakartu "Bidali".
Oharra: jasotako datuak ez dira webgunean inolaz ere azalduko, zure izena izan ezik, iruzkinaren egile bezala azalduko da eta.