
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
2010/07/29 |EKIN LANARI | LAN-ESKAINTZAK
LANTXO BAT BILATU NAHI? GAURKO ESKAINTZAK (2010-07-29)
GAZTE INFORMAZIOKO SAREA | Berri gehiago irakurri >>
Ikasten ari zara eta lantxo bat aurkitu nahi al duzu? Asteburuetan, ordu edo egun jakin batzuetan lan egingo al zenuke?
EGUNERO BERRITUA!!!
2008/04/21 | nintxi
donde se busca?
2008/06/03 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Azkenean sortu dugu lantxo hauei buruzko atala!
Hurrengo loturan KLIK EGIN: XOXIK LORTU NAHI?
2008/09/09 | Ainhoa
Kaixo!
Heziketa Bereziko karrera amaitu dut eta lan bila nabil. Aisialdian esperientzia badut, 3 urtez udaleku ezberdinetan egon bainaiz haur eta ezinduekin. Horren gain Txolarte Aisialdi taldean nabil, ezinduekin lan egiten.
Eskerrik asko aldez aurretik.
2008/09/09 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
AUPA AINHOA!
Heziketa berezia ikasi duzunez zure lan arlo hezkuntza dela esan genezake. Hezitzaile, aisialdiko begirale, irakasle lanekin lotura duten lanetan lan egiteko aukera izango zenuke. Eskaintza hauek bilatzeko Gipuzkoako Gazte Informazio Zentroan baditugu baliabideak, Begira! Prentsako Asteroko Lan Eskaintzen Dosierrean hezkuntzarekin zer ikusi ditugun lan eskaintzak ikus ditzakezu igandetan prentsan argitaratu direnak, bai Gipuzkoa, Euskal Herria eta Beste lurraldeetan. Bestetik oposizioen dossierrean ere astero dauden oposaketen deialdiak ikus ditzakezu, irakaskuntza publikoarekin lotura dutenak agertu daitezke eta agian interesatzen zaizkizu.
Hala ere, gure web gunean Ekin lanari- Lan merkatuan dauden lan eskaintzaren bat interesatzen bazaizu zure curriculuma elkarte edo taldeari bidali beharko diozu, zuk zuzenean.
Beste aldetik, lantxo bat interesatzen bazaizu, ostalaritzan, laguntzaile,… iruzkina idatzi duzun artikulu honetan dituzun dokumentu erantsietan begiratu beharko duzu. OK!
Nahiago baduzu, telefonoz deitu eta zuzenean azalduko dizugu guztiz. Gu prest! Zorte on!
2009/02/05 | Amaia
kaixo!
Haur hezkuntzako ikasketak egiten ari naiz.Hau 2.urtea dut eta nahiko nuke jakin ea titulorik gabe haurtzendegiren batean lan egiteko aukera izango nuken udarako oporraldian.Azken urte hauetan umeak zaintzen eta udalekutako begirlae bezala aritu naiz baina aurten haurtzendegi batean lan egin nahiko nuke.aldez aurretik,mila esker
2009/02/06 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Amaia,
Titulurik gabe haurtzendegi batean lan egiteko ikusten dudan aukera zera izango litzateke, praktiketako kontratua izatea hilabete horietarako. Honetarako, interesatzen zaizun haurtzendegiarekin harremanetan jar zaitezke edota zure ikastetxearekin. Agian, beraien bitartez egin dezakezu kontratazioa.
Bestalde, haurtzaindegien zerrenda nahi baduzu deitu lasai 900 100111 (doako telefonora) telefonora eta emailez bidaliko dizkizugu.
Besterik gabe, zorte on!!
Izaskun
2009/03/02 | maite
Iepa!
Urola bailarakoa naiz eta zerbitzari, garbitzaile edo saltzaile moduan lan egiteko prest nago.(Zerbitzari eta saltzaile moduan esperientzia daukat).
2009/03/03 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Maite:
Guk ez ditugu zuzenean lan-eskaintzak kudeatzen. Iragarkian agertzen den telefono edo webgunera jo beharko duzu informazio gehiago bila.
Zorte on!!
2009/03/13 | ioana
Aupa!
Udararako lan bilatzen ari naiz. Badakit, pixkat goiz izan daitekeela oraindik, baina kanpoan nabil ikasten (Frantzian) eta beraz, internet bidez egin beharko dut nire bilaketa.
Arazoa da uztaila eta abuztuko lehen bi asteak besterik ez nituzkeela izango lan egiteko (behar bada, ekaina bukaera ere bai). Non hasi naieteke bilatzen? Hosteleritzan esperientzia daukat, baina haurrekin begirale moduan aritzea ere gustatuko litzaidake.
2009/03/16 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Ioana!
Lan bila bazabiltza, artikulu honetan bertan egunero aurkituko duzu informazio eguneratua. Atxikitutako dokumentuetan kontsultatu besterik ez duzu egin behar.
Bestalde, EKIN LANARI blogeko Lan-Eskaintzak atalean ere, hainbat deialdi topatuko dituzu.
Astialdi eremuan lan egiteko berriz begiraleen eskaintzak hementxe topatuko dituzu.
Zorte on!
2009/04/01 | Lorena
Kaixooo!
Bueno ba, 17 urte dauzkat eta batxillergoko 1.go urteko ikasketak egiten nabil. Hala ere, udan ezin naiz geldirik egon eta lanen bat aurkitzea gustatuko litzaidake.
2 urtez aritu naiz asteburuetan denda batean lan egiten baina ez daukat beste esperientziarik.
Mila esker ! :)
2009/04/01 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Lorena!
Udan lan egin nahi baduzu, artikulu egokian zaude! Artikulu honetan aldi baterako lanak biltzen baititugu, hau da, lanaldi-erdiak, denbora zehatz batean egiteko direnak, etab.. Informazio hau EGUNERO berritzen da eta ostalaritza, azafatak, eta bestelako sektoreetako lana topatuko duzu.
Era berean, blog honetako Lan-Eskaintzak atalean ere, hainbat deialdi topatuko dituzu.
Zorte on!
2009/04/08 | Julepe
Ola buenas.
Soi una chica de 16 años con muchas ganas de trabajar y experiencia la boral,busco trabajo por todos los laos, internet, el diario etc...Pero no encuentro nada. Por fabor si alguien tiene un trabajito.
gracias
2009/04/08 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Julepe,
Artikulu honetan bertan, lan-eskaintzak egunero aldatzen dira eta hainbat sektoretakoak aurki daitezke.
Blogean jasota ditugun gainontzeko deialdiak HEMENTXE kontsulta ditzakezu.
Zorte on!
2009/05/28 | maria
hola buenas soy una chica de 17 años y busco un trabajo de verano a poder ser para junio y julio de mañanas, tengo el graduado escolar y he terminado el primer curso de bachillerato, no tengo esperiencia laboral,muchas gracias.
2009/05/28 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
AUPA!
Si quieres buscarte un trabajo para verano tendrás que mirar en este artículo en las ofertas de hoy y en las anteriores. Normalmente hay trabajos para verano. También pedes ver en el Dossier de ofertas de empleo de prensa. ¡Suerte!
2009/07/13 | t
ola soi una chica de 17 años y busco trabajo de reponedora o lo que salga.tengo esperiencia en hosteleria y tengo el graduado escolar.
2009/07/15 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo !
Udan lan egin nahi baduzu, Lantxo bat bilatu nahi? artikulua maiz begiratzea gomendatzen dizut, egunero eguneratzen baitugu eta bertan badaude horrelako lanak. Prentsako Lan Eskaintzen Dosierrean ere, ostalaritzarekin erlazionatutako hainbat lanposturen berri izango duzu, hau astelehenero berritzen dugu.
Zorte on!
2009/07/21 | Maialen
iepe!
16 urte betetzera nijoan neska naiz eta oso ondo etorriko litzaidake udarako lanen bat bilatzea. DBH graduatua badut baina konsziente naiz ez dela erraza, ez baitut esperientzia askorik baina hilabete batzuez pandero klaseak emanak ditut eskola batean. Umeak zaintzeko edo eta klase partikularrak emateko prest nengoke.
2009/07/21 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Maialen!
Aldi baterako lan baten bila bazabiltza artikulu egokian zaude! Artikulu honetan egunero biltzen ditugu horrelako eskaintzak.
Era berean asteroko prentsako lan-eskaintzen dosierra ere kontsulta dezakezu, bertan ere aipatzen dituzun profil horietako lanpostuak baitaude.
Zorte on!
2009/08/25 | alaia
kaixo!
gustatuko litzaidake arratsaldez lana egitea,umeak asko gustatzen zaizkit eta ludotekan gustura egingo nuke lan.eskerrikasko.
2009/08/26 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo!
EKIN LANARI blogeko Lan-Eskaintzak atalean ere, hainbat deialdi topatuko dituzu bertan batzuk badaude eta agian geroago gehiago egongo dira. Batez ere hauek ikasturte hasierarako behar izaten diren eskaintzak izaten dira. Bestalde, Prentsako Lan dossierrean, GIPUZKOAN Hezkuntza atalean ere, hainbat deialdi topatuko dituzu.
Zorte on!
2009/09/18 | Miel Rodriguez Soreasu
Kaixo arratsaldeon. Miel naiz Azkoitiarra eta gizarte hezkuntza 2. mailan nabil eta lan bila nabil zer ikusia duen lanen bat egiteko. Kotxea dut. Eskerrikasko
2009/09/21 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Miel,
Lan bila bazabiltza, artikulu honetan bertan egunero dituzu eskaintza berriak ikusgai.
Horretaz gain, astero, Prentsako Lan Dosierrean hainbat deialdi dituzu bilduta. Baita EKIN LANARI atal honetako Lan-eskaintzetan ere.
Zorte on!
2010/01/11 | mireia
kaixoo
mireia dut izena eta enpresa kudeaketa eta zuzenbidea ikasten ari nahiz lehenengo mailan nabiel eta lan egite gustatuko litzaidake, berdin dit zeri buruzko lana den nahi dudan gauza bakarra arrasaten edo bertatik hurbil egotea da. eskerrik asko
2010/01/11 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Artikulu egokian zaude. Egunero lan erdiko edo ordu gutxiko lanak sartzen ditugu, hori bai Gipuzkoa osokoak. Begiratu itzazu eta ea Arrasate inguruan baten bat topatzen duzu. Zorte on!
2010/01/13 | JOSEBA
OLE SOY UN CHICO DE 23 AÑOS Y ESTOY BUSCANDO CURRO EN CUALQUIER AMBITO CON ESTUDIOS REALIZADOS GRACIAS
2010/01/14 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Lan-eskaintzak ikusi nahi badituzu, astero-astero, prentsan argitaratzen diren eskaintza ezberdinak (hainbat kategoriatakoak) dosier batean biltzen ditugu, elektrikari, mekaniko, torneroak, ingeniaria, saltzaile... Era berean dossierra zure posta elektronikoan jaso nahiez gero, gure buletinaren harpidetza egin dezakezu. Horretarako, webgunearen ezkerraldean azaltzen den formularioa bete besterik ez duzu egin behar.
Ondo izan!
2010/03/01 | nerea
kaixo!1begirale titulua atera nuen iaz eta aurten udaleku irekiren batean edo lan egitea gustatuko litzaidake, hau da, monitore gisa!!erantzun korreora mesedez
2010/03/02 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Nerea!
Begirale gisa lan egiteko eskaintzak HEMENTXE topa ditzakezu. Horretaz gain, egun gutxi barru UDA TXOKO jarriko dugu martxan eta bertan ere informazio eguneratua aurkituko duzu.
Ondo izan!
2010/03/24 | Denis
Kaixo, Zarautz inguruan udararako lan bat aurkitzeko interesatuta nengoen jardineritzaren inguruan baldin bada hobe "arlo honetan dudan lan esperientziagatik" besterik gabe Denis
2010/04/09 | aitziber
Apa!
Udaran lanen bat egitea gustatuko litzaidake; haurrak zaintzen edo halako zerbaitetan.16 urte dauzkat baina haurrak ikaragarri gustatzen zaizkit eta taberna batean lan egitea baino atseginagoa dela uste dut.
Bestalde faroletan aurkitzen diren zenbait iragarki irakurtzen aritu naiz, baina ez zaizkit oso fidagarriak iruditzen.
Non lor nezake horrekin zerikusia duen informazioa?
Eskerrikasko.
2010/04/12 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Aitziber,
Aipatzen dituzun lan mota horien bila bazabiltza, artikulu honetan bertan topatuko dituzu horrelako eskaintzak. Egunero berritzen dugu informazioa, eta, deialdi guztiak, aldi baterakoak dira.
Egunero begirada bat botatzea gomendatzen dizugu.
Zorte on!
2010/04/13 | Jone
Kaixo!
Udaran lanen bat egitea gustatuko litzaidake, umeak zaintzen, klaseak ematen edo horrelako zerbaitetan. 20 urte ditut, Gizarte Lagintza ikasten dut eta lehenago ere umeekin ibili naiz.
Norbait interesatua baldin badago, kontaktatu nirekin, mesedez!
Eskerrik asko!
2010/04/14 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Jone,
Artikulu honetan argitaratzen diren lan eskaintzak egunero kontsulta ditzakezu eta, horretaz gain, astero eguneratzen dugun Prentsako Lan Dosierrean ere, hainbat deialdi topatuko dituzu.
Zorte on!
2010/04/16 | olatz
iepa!asteburuetan edota udaran lana egiteako gustatuko litzaidake, monitora bezala edo zerbitzare gisa. Bi arloetan esperientzia dut, lagunduko bazenidate...
2010/04/17 | ainara
aupa!
udan bi hilabetez (uztaila eta abuztua) lan egitea gustatuko litzaidake. Psikologia ikasten ari nahiz, eta bigarren mailan nago. Ahal izanez gero nire ikasketekin lotura izan dezakeen lan bat egin nahiko nuke, zahar etxe batean, arazoak dituzten pertsonekin (autistak...). Ahal izanez gero korreora erantzun. Eskerrik asko!!
2010/04/19 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Olatz eta Ainara,
Lan eskaintzak modu eta artikulu ezberdinetan biltzen ditugu. Aldi baterako lan bila bazabiltzate, egunero berritzen dugun "Lantxo bat bilatu nahi?" artikulua kontsulta dezakezu. Astero ere, "Prentsako lan eskaintzen dosierra" osatzen dugu hainbat eskaintzekin. Begirale bezala lan egiteko deialdiak UDA TXOKOn biltzen ditugu. Gainontzeko lan eskaintzak, berriz, EKIN LANARI atalean biltzen ditugu.
Zorte on!
2010/04/19 | nerea
kaixo!!gipuzkoako udalekui buruzko informazioa edo lan eskaintza non aurkitu dezakedan jakin nahiko nuke!!ahal bada posta elektronikora erantzun
Nerea
2010/04/20 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
AUPA NEREA!
Begiraleen lan eskaintzak www.gipuzkoangazteria.net/uda webgunean biltzen ditugu. Bertan Gipuzkoa eta beste lurraldetako lan eskaintzak dituzu. Uda-txokon lan eskaintzetan begiratu. Zorte on!
2010/04/26 | silvia
kaixo.Gizarte integrazioa ikasten ari naiz eta jakin nahi nukeena da ea zarautzen non egin ditzakedan praktikak. eskerrik asko
2010/04/28 | iñaki
17 urteko hernaniar bat naiz eta udan lana egin nahiko nuke inguruan seriotasuna
2010/04/30 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Silvia,
Hoberena, udaleko gizarte zerbitzuekin harremanetan jartzea duzu (943 005111 edota ongizatea@zarautz.org). Bertan esango dizute, non duzun praktikak egiteko aukera.
Ondo izan!
2010/04/30 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Iñaki,
Artikulu honetan bertan dituzu aldi baterako lan eskaintzak. Informazioa egunero aldatzen da, eta azken egunetako deialdiak ikusteko aukera ere baduzu.
Zorte on!
2010/05/23 | Mariana
Hola! busco un trabajillo para verano y me he descargado el pdf. con las ofertas del día y de la semana y tal pero los trabajos qe me interesan no sé donde puedo acceder a ellos ni como puedo optar a ellos. ¿me podeis explicar o darme algún número de tlf. para qe pueda llamar e informarme bien sobre todos ellos? Gracias!!!
2010/06/09 | XABIER
hola buenas!
Queria saber la oferta de repartidor del diario vasco de hoy dia 9 si me podeis dar algun numero de contacto,email..
eskerrik asko.
2010/06/09 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Xabier,
Konponduta dago eta bertan duzu harremanetarako telefonoa.
Ondo izan!
2010/07/06 | jon
Aupa, soy un joven de 16 años y busco algo para trabajar en Agosto, el mes completo, sin ninguna complicacion por el horario y los dias.
el problema es que me lio bastante con la web y para encontrar algo,
¿podrían ayudarme?
2010/07/07 | GIPUZKOA GAZTE INFORMAZIOA
Kaixo Jon,
Artikulu egokian zaude! Egunero begiratzea gomendatzen dizugu, izan ere, aste osoan zehar berritzen da. GAURKO ESKAINTZAK eta AZKEN EGUNETAKO ESKAINTZAK loturetan klik eginez kontsultatu ahal izango dituzu.
Zorte on!
Iruzkina egiteko bete honako formularioa eta sakartu "Bidali".
Oharra: jasotako datuak ez dira webgunean inolaz ere azalduko, zure izena izan ezik, iruzkinaren egile bezala azalduko da eta.