
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
2012/04/16 |GIZARTEA ERATZEN | EUROPAR PROGRAMAK
GAZTE INFORMAZIOAREN EUROPAKO EGUNA DONOSTIAN (2012)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Berri gehiago irakurri >>
Bihar apirilaren 17an Gazte Informazioaren Europako Eguna da eta aurten ere Donostiako Udalaren Gazteria sailak (DonostiaGazteak) zurekin ospatu nahi du
Horregatik, 10 abonu bikoitz oparituko ditugu Giza Eskubideen X Zinemaldiko filmak ikusteko Victoria Eugenia Antzokian
Donostiakoa bazara eta 30 urte baino gutxiago badituzu, bi aukera daukazu bonu bat eskuratzeko:
Pasa zaitez Mari kaleko Donostiako Udalaren Gazte Informaziorako bulegotik, bonuak zozketatuko ditugulako.
Egun horretan hemen izango gara goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte!
Eta hobeto iruditzen bazaizu, DonostiaGaztearen Facebooken laguna bihurtu eta galdera xinple bat erantzun zure profil pertsonaletik. Lehiaketa indarrean jarriko dugu apirilaren 17ko goizeko 10:00etatik aurrera. Lehenengo bost erantzun zuzenek (errepikatu gabekoak) bonu bat irabaziko dute
Errazago jartzeko, hona hemen pista bat: galderaren erantzuna, Donostiako Udalaren Gazte Informaziorako bulegoaren web orrian aurkituko duzu