
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
2012/04/16 |ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
ERRENTERIAKO GAZTE INFORMAZIO BULEGOAK BAT EGITEN DU EKIMEN HONEKIN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
"Information, Right Now!”, “Informazioa Eskubidea da”
Horixe da apirilaren 17an, asteartea, egingo den Europako Gazte Informazioari buruzko Egunak izango duen leloa.
Errenteriako Gazte informazio Bulegoak bat egin du ekimen honekin. Ekimena ERYICA Gazteak Informatzeko eta Aholkatzeko Europako Agentziarena da eta helburua Europa osoan gazte informazio zerbitzuen existentziaren berri ematea da.
Aurten, gainera, kanpaina berri bati emango zaio hasiera apirilaren 17an; bere bitartez, gazteria eta hedabideak sentsibilizatu nahi dira gazteei begira informazioak duen paper garrantzitsuaren inguruan.