
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
2012/07/03 |KIROLBLOG | EKINTZAK
ARKU TIROKO OSTADAR LEHIAKETA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
OSTADAR Arku Tiro Elkarteak, “Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR II. Lehiaketa” antolatu du, uztailaren 7an, datorren larunbatean.
Ikuskizuna Fanderiako Udal Futbol Zelaian izango da, 15:15etik aurrera.
Gainera, jendeak Arku Tiroarekin lehen harremana izan dezan, goizean zehar, 11:30etik 13:00era, OSTADAR Elkarteko tiratzaile eta monitoreek nahi dutenei aukera emango diete geziak jaurtitzearen ondorioz sortutako egiazko zirrarak probatu eta esperimentatzeko.
Informazio gehiago HEMEN
ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!!!
Iruzkina egiteko bete honako formularioa eta sakatu "Bidali".
Oharra: e-posta helbidea ez da webgunean inolaz ere azalduko, iruzkina eta emandako izena azalduko dira ordea, azken hau iruzkinaren egile bezala.