
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Hauek dira atal zehatz honetako artikuluak:
KIROLBLOG | EKINTZAK
KIROL EKINTZAK
Kirolproben berri izateko web-orriak:
→ KIROLAK.NET Gipuzkoako kirolaren webgunea.
→ KIROLPROBAK.COM Kirol ekitaldietan izena emateko online plataforma
2013/05/16 | KIROLBLOG | EKINTZAK
"LAKUESTA", 300 METROKO LASTERKETA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Berri gehiago irakurri >>
NOIZ: MAIATZA 25, 16:00-20:00
-16:00-18:00: lasterketa indibiduala
-18:00-19:00: kuadrila-lasterketa
-19:00-19:30: Finalak
DISTANTZIA: 300 metro (Aldakoenea malda)
IZEN-EMATEA:
www.kirolprobak.com
MODALITATEAK:
-Indibidualki
-Koadrilaka
SARIAK:
-Indibiduala (maskulinoa eta femeninoa): 200 EURO + domina
-Koadrila: 300 EURO + kopa
INFORMAZIO GEHIAGO:
http://www.lakuesta.com
2013/05/15 | KIROLBLOG | EKINTZAK
"KIROLKIDE UDA 2013" KIROL IKASTAROAK HELDUENTZAT
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
KIROLKIDE UDA 2013
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak HELDUENTZAT (16 URTETIK GORAKOEK) udaran zehar ikastaro ezberdinak antolatu ditu.
Informazio guztia HEMEN
2013/05/10 | KIROLBLOG | EKINTZAK
GAZTETXEKO ESKUZ BINAKAKO IX PELOTA TXAPELKETA
ANDOAIN | Berri gehiago irakurri >>
Maiatzaren 19tik Ekainaren bukaera bitartean jokatuko da Goiburuko frontoian. Partida guztiak igande arratsaldean burutuko dira: 15:00etatik 20:30etara.
Izena ematea: bikoteko 20 Euro (kamixeta dotorea opari)
Izen ematea eta oinarriak: LANBROA, GANBARA, AKER, IRUNBERRI TXURIBELTZ, TXITIBAR eta GAZTETXEA
Izena emateko epea: Maiatzak 12, asteazkena
2013/05/10 | KIROLBLOG | EKINTZAK
BIDASOA ITZULIA
HONDARRIBIA | Berri gehiago irakurri >>
41. BIDASOA ITZULIA
1. ETAPA, asteazkena 8, (IRUN -IRUN) 118,4 km.
2. ETAPA, osteguna9 (HENDAIA -DONEZTEBE) 122,1 km.
3. ETAPA, ostirala 10 (HONDARRIBIA -HONDARRIBIA)128,8 km.
4. ETAPA, larunbata 11 (IRUN -IRUN) 77, 8 km.
Informazioa
2013/05/09 | KIROLBLOG | EKINTZAK
UDA 2013: UDAKO KIROL IKASTAROAK
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Berri gehiago irakurri >>
Antolatzailea: Donostia Kirola
50.000 plaza baino gehiago, 70 jarduera ezberdinak aukeran
NORI ZUZENDUA:
-Umeak (0 urtetik 16 urtera)
-Gazteak eta helduak (17 urtetik aurrera)
Aurretiko izenemateak: maiatzaren 13tik 16ra arte (biak barne)
Zozketa: maiatzaren 17an
Ikastaroen zerrenda
2013/05/08 | KIROLBLOG | EKINTZAK
ERRENTERIA HIRIA MAHAIKO TENISAREN I ESKOLA TXAPELKETA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Pontika-Orereta Mahaiko Tenisaren Kirol Taldeak Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin "Errenteria Hiria Mahaiko Tenisaren I Eskola Txapelketa"antolatu du.
Maiatzaren 19an, 9,00etatik aurrera Cristóbal de Gamón Ikastetxeko gimnasioan egingo da.
1997 eta 2004 urteen artean jaiotako neska-mutilak parte hartu ahal izango dute. Jokalari bakoitzak bere pala ekarri beharko du.
Beharrezkoa da maiatzaren 15 baino lehen izena ematea.
Izena ematea doakoa da, baina derrigorrezkoa da parte hartuko duten neska-mutilek beren ikastetxeko eskola kirolean izena emana izatea.
Argibide gehiago eta izena ematea 685.42.11.57 (Ekaitz) eta 649.67.86.93 (Guillermo) telefono zenbakietan.
2013/05/07 | KIROLBLOG | EKINTZAK
IBILBIDE GIDATUAK ARTIKUTZAN ZEHAR (euskaraz eta gaztelaniaz)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Berri gehiago irakurri >>
Udaberrirako ibilaldi gidatuak antolatu dituzte:
-APIRILA 21 (gazteleraz): Bianditzeko itzulia.
-MAIATZA 19 (euskaraz): Familientzako ibilbidea.
-EKAINA 2 (gazteleraz): Ibilbide tematikoa.
-EKAINA 9 (euskaraz): Ibilbide tematikoa.
-UZTAILA 7 (gazteleraz): Familientzako ibilbidea.
PREZIOA:
6-16 adinekoentzat: 2,05 €
16 urtetik gora: 3,08 €
Erreserbak egiteko, aurrez eman behar da izena 690 720264 telefonoan (astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 16:00etara) edo www.donostia-artikutza.org web orrian
2013/05/07 | KIROLBLOG | EKINTZAK
LASARTE ORIAKO KIROL UDALEKUAK 2013
LASARTE-ORIA | Berri gehiago irakurri >>
Aurten ere kirol udalekuak antolatu dira 2001, 2002, 2003 eta 2004an jaiotako neska-mutilentzat. Bertan apuntatuz gero kirol eta joko ezberdinak praktikatuko dituzu, irteerak egingo dituzu eta igerilekuan ondo pasatzeko aukera izango duzu.
ANIMATU ZAITEZ!
Info gehiago (klik egin)
2013/05/06 | KIROLBLOG | EKINTZAK
AMPO ORDIZIA TXAPELDUN.ZORIONAK!
ORDIZIA | Berri gehiago irakurri >>
Ampo Ordiziak bigarren Errege Kopa lortu zuen igandean El Sardinero (Santander) zelaian; VRAC Quesos Entrepinares taldeari (27-17) irabazi ondoren.
Zorionak! Merezi duzue eta!
2013/05/03 | KIROLBLOG | EKINTZAK
UDA 2013 KIROL IKASTAROAK OARSOALDEAN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
UDA 2013
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak eta Oarsoaldeko Kiroldegiek 4 urtetik gorako haurrentzat udaran zehar ikastaro ezberdinak antolatu ditu.
Informazio guztia HEMEN
Izen-emateak: maiatzak 6tik aurrera
2013/05/03 | KIROLBLOG | EKINTZAK
VRAC QUESOS ENTREPINARES- AMPO ORDIZIA RUGBY
ORDIZIA | Berri gehiago irakurri >>
RUGBY:Errege Kopa 2013
Eguna: 2013ko maiatzaren 5an, igandea
Lekua: El Sardinero Estadioan (Santander)
Ordua: 13:00etan
Autobusez joateko informazioa:
Florida Caribe: 943 88 00 89 // 10 62 70
Informazioa eta erresebak egiteko aukera!
2013/04/30 | KIROLBLOG | EKINTZAK
PADEL EXPRESS TORNEOA FANDERIAN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
"12 ORDUKO PADEL TORNEOA"
Eguna: maiatzak 11 (larunbata)
Lekua: Fanderiako padel pistetan
Ordua: 10:00etan hasiko da.
Parte hartzeko: Errenteriako udal kirol instalazioetako harpidedun diren pertsonek 5 Eur. ordainduko dituzte eta harpidedun ez direnek 10 Eur.
Izen emateko epea irekita dago kirol instalazioetako harreretan, Galtzarabordako Udal Kiroldegian (943.44.96.90) eta Fanderiako Udal Igerilekuan (943.34.44.23).
Info +
2013/04/27 | KIROLBLOG | EKINTZAK
MAIATZAREN 3KO PILOTA PARTIDUAK LEGAZPIN
LEGAZPI | Berri gehiago irakurri >>
Pilota partiduak Urbeltz pilotalekuan
► Maiatzak 3, ostirala, 17:30ean◄
☻ Irujo eta Merino II - Xala eta Zubietaren aurka
☻ Barriola - Arretxe II
Azken hau 2013ko buruz buruko lehen kanporaketa
Sarreren salmenta: Maiatzak 3, ostirala
9:30-11:30 / 15:30-17:30
2013/04/26 | KIROLBLOG | EKINTZAK
URDABURUK XX. OIARTZUN IBAIAREN ARROARI BIRA ANTOLATU DU
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 4an, “XX. Oiartzun ibaiaren arroari bira” egingo dute.
45 kilometrotako luzera duen ibilaldi neurtua egin beharko dute parte-hartzaileek eta 2.350 metro igo beharko dituzte.
Goizeko 7:00etan abiatuko da ibilaldia Urdabururen egoitzatik (Juan de Olazabal, 23) eta kontrol puntuak Alduran (11,3 kilometroan), Uzpurun (16 kilometroan) Aritxulegin (23 kilometroan), Gurutzen (33,1 kilometroan), Jaizkibel (38,9 kilometroan) eta helmugan (45 kilometroan) izango dira.
Izen ematea maiatzaren 2a arte egin daiteke www.zirkuitua.com web gunean edo ibilaldiaren egunean bertan, irteera puntuan.
Ibilaldia, Euskal Mendi Federazioko ibilaldi luzeen egutegiaren parte da.