
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Hauek dira atal zehatz honetako artikuluak:
ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BIDAIATEKAKO DOAKO ZERBITZUAK
Bidaiatzeko asmoa baldin baduzu Gaztegunera hurbildu eta edozein lurraldetako gida eraman dezakezu maileguan.
*BIDAIATEKAKO GIDEN ETA LIBURUEN KATALOGOA
*BIDAIATEKAKO GIDEN MAILEGU ZERBITZUAREN BALDINTZAK
Aldizkariak ere kontsultagai dituzu GAZTEGUNEko bidaiatekan!!!
*ALDIZKARIETAKO ARTIKULUEN KATALOGOA
Aire Libre/Altair/Condé Nast Traveler/De Viajes/España Desconocida/Pirineos/Rutas/Viajar
GAZTEGUNE. ANOETA 28
2014 DONOSTIA
Tfnoa. 900 110 111
→ TURISMO ETA AISIAREN inguruko informazio guztia FACEBOOK ere:
www.facebook.com/bidaiateka orrian
Gure jarraipena egiteko erabili "ATSEGIN DUT" aukera!!!
ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
INTERRAIL TXARTELA
Behar duzun informazioa guztia:
1. Txartela
2. Nora bidaiatu dezaket?
3. Nork erabil dezake?
4. Erabilera eta kontrola
5. Iraupena
6. Prezioak
7. Dokumentazioa
Hurrengo dokumentuan eskura dezakezu!
ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
ZURE BIDAIAN EZ GALDU!!!!
Bidaia antolatzeko buruhausteak?
BIDAIATEKAK gauzak erraztuko dizkizu. Zuretzat, gazte, bidaia prestatzeko interesgarria izango den informazioa bildu dugu Gipuzkoako Gazte Informaziorako Zerbitzuan: ibilbideak, aseguruak, mapak, bidai-liburuak, aldizkariak...
Eta munduan barrena gal ez zaitezen GAZTEGUNEN kuxkuxean ibili, fotokopiak egin eta informazio guztia etxera eraman dezakezu.
Zeren zain zaude? Etor zaitez!
. SEGURUAK .OSASUN GOMENDIO ETA ARAUAK
.BOTIKINA .GARRAIOAK .ATERPETXEAK
.OSTATUAK . ON LINE AGENTZIAK .EUROPAKO OSASUN TXARTELA
. AFRIKA . AMERIKA . ASIA . ESPAINIA
. EUROPA . EUSKAL HERRIA . OZEANIA
2013/04/24 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
LEGAZPIKO JAIETARA, AUTOBUSEZ
LEGAZPI | Berri gehiago irakurri >>
Legazpiko festak direla eta,
apirilaren 30ean eta maiatzaren 3an eta 4an
gauez autobus zerbitzua egongo da,
Legazpitik Zumarragara eta Urretxura,
ordu erdiz behin,
23:30ean hasi eta 06:00ak arte.
Geralekuak: Zumarragako geltokian eta
Legazpiko Saturnino Telleriako errotondan.
Txartelaren salneurria: 2,00 euro.
2013/04/15 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BIDAIATUZ: ARGENTINA
AZPEITIA | Berri gehiago irakurri >>
Aurtengo hirugarren hitzaldia Eztizen Elorzak emango digu, ARGENTINAra egin zueneko bidaian bizitakoak kontatuko dizkigu.
Apirilak 25 osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Gaztelekuan(Goiko kale 12).
ANIMATU!!!
2013/04/08 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BADATOZ AUZOLANDEGIAK 2013
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
Eusko Jaurlaritzaren programako auzolandegietako batean izena emateko egin behar duzuna eta zure zalantzak argitzeko maiz egiten diren galderak irakurri ahal izango dituzu. Betebeharrak, auzolandegien ezaugarriak, izena ematea eta plazak esleitzea...
Izen-ematea:
- Aurreinskripzioa ( apirilaren 16tik 20ra) Internet bidez.
- Zozketa notarioaren aurrean.
INFORMAZIO GUZTIA
2013/02/20 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BIDAIA SOLIDARIOAK ASTE SANTUAN 2013
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
Elkarte eta GKE ezberdinek datorren Aste Santurako bidai eskaintza zabala antolatu dute garapen bideko herrialdeetara. Hauen errealitatea eta bertan dituzten proiektuak ezagutaraztea dute helburu.
- NEPAL, martxoaren 22tik apirilaren 6ra. Erakundea: Tierra, Agua y Sol Elkartea.
- NEPAL, martxoaren 22etik apirilaren 1era. Erakundea: AIPC Pandora.
- EGIPTO martxoaren 24tik 31ra. Erakundea: AIPC Pandora.
- PALESTINA, martxoaren 24tik 30era. Erakundea: AIPC Pandora.
Iturria: Eroski Consumer
2013/02/15 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BEIZAMAKO ATERPEA
AZKOITIA | Berri gehiago irakurri >>
Eskapadatxo bat eitteko leku aproposa.
Ingurumen zentro gisa- Ekoturismoa
Taldeentzako baliabideak
2013/01/21 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BIDAIATUZ: BERLIN-AMSTERDAM-PARIS BIZIKLETAZ
AZPEITIA | Berri gehiago irakurri >>
Aurtengo bigarren hitzaldia Joseba eta Ander Garmendia anaiek emango digute eta BERLIN-AMSTERDAM-PARIS BIZIKLETAZ egin zuteneko bidaian bizitakoak kontatuko dizkigute.
Urtarrilaren 31, ostegunean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Sindikatu zaharrean.
ANIMATU!!!
2013/01/11 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BLOG BERRIA
AZKOITIA | Berri gehiago irakurri >>
Blog berria aurkeztuz hasi dute urte berria herriko bidaiariak.
2012/10/31 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
BIDAIATUZ: ZELANDA BERRIA, INDONESIA ETA TAILANDIA
AZPEITIA | Berri gehiago irakurri >>
Ikasturte honetan ere Gazte Informazio Bulegotik martxan jarri dugu Bidaiatuz Ekimena.
Bertan herriko hainbat gaztek egin dituzten bidaia ezberdinetan izan dituzten esperientziak kontatuko dizkigute.
Aurtengo lehen hitzaldia Mikel Azkuek eta Urritz Iruretagoienak emango digute eta ZELANDA BERRIAN, INDONESIAN eta TAILANDIAN bizitakoak kontatuko dizkigute.
Urriaren 31, asteazkenean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Sindikatu zaharrean.
ANIMATU!!!
2012/09/23 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
ZIKLOMOTOREEN ETA MOTOZIKLETEN AZTERKETA TEKNIKOA EGITEKO ZERBITZU IBILTARIA DONOSTIAN (2012)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Berri gehiago irakurri >>
Zerbitzua urriaren 2tik azaroaren 28ra arte izango da erabilgarri Igara Bidea, 84 helbidean
Ikuskapen hauek arazo teknikoek eragindako istripu arriskua murriztu eta segurtasun baldintzak mantentzea dute helburu
Frogak 08:30etik 13:30era egingo dituzte asteartetan eta asteazkenetan
Hitzordua hartzeko 943 626300 telefono zenbakira deitu behar duzu
2012/09/17 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
URRETXUKO FESTETARA? AUTOBUSEZ, NOSKI!
LEGAZPI | Berri gehiago irakurri >>
Urretxuko Santa Anastasia jaiak direla eta,
autobus zerbitzu berezia egongo da gauez,
irailaren 21ean eta 22an, 23:30etatik 06:00etara.
2012/08/27 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
EURODISNEY-ra TXANGOA!!
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Alaia Gazte elkarteak "Eurosdisney Paris"-era bere 10. Txangoa antolatu du.
Noiz? Urriak 25tik 28 arte.
Interesatuak apunta daitezke eta informazio gehiago eska dezakete: alaia_atl@hotmail.com
Prezioak barne izango du: hotela, 3 gau eta 4 eguneko egonaldia, 4 egunetarako parkeko sarrerak, gosaria eta afaria eta logelak 4 pertsonentzako izango dira.
Proposamen zoragarria TXIKI eta HAUNDIENTZAT!!!
2012/08/06 | ZURE AISIAN ZER? | BIDAIATEKA
HI HOSTELS-EK BADU BERE MUGIKORRERAKO APLIKAZIOA
GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri >>
Jada prest eta erabilgarri dago HI Hostels-en mugikorrerako Android aplikazioa. Doan lor dezakezu eta aterpetxeak bilatzen eta erreserbatzen, argazkiak ikusten, eta informazioa partekatzen utziko dizu. [ingelesez]
HI HOSTELS APLIKAZIOA