
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Hauek dira atal zehatz honetako artikuluak:
KIROLBLOG | BALIABIDEAK
KIROLA EGIN NAHI DUT. NORA JO?
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzua:
GIPUZKOA KIROLAK
→ Gipuzkoako KIROL KLUBEN ERROLDA herriz herri
→ Gipuzkoako UDAL KIROL ZERBITZUEN zerrenda
→ KIROLBEGI: Gipuzkoako Kirol Behatokia
—————————————————————————————————
→ KIROL ELKARTE bat sortu nahi al duzu?
Elkartea sortzeko pausu guztiak zure eskura
2013/03/25 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
DBIZI BIZIKLETA ELEKTRIKOEN SISTEMA BERRIA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Berri gehiago irakurri >>
Martxoaren 27tik aurrera, bizikleta elektrikoak probatu ahal izango dira Boulevardeko geltokian (udaletxearen ondoan).
Aurre inskripzioa egiteko aukera egongo da ere Boulevardeko geltokian jarriko den informazio-puntuan edota internet bidez: www.dbizi.com
Sistema berriak 12 geltoki izango ditu 1. fasean:
-Boulevarda
-Gipuzkoa plaza
-Easo plaza
-Katalunia plaza
-Bermingham kalea
-Arcco
-Antiguako anbulatorio
-bi geraleku unibertsitateen inguruan
-Pio XII.eko autobus geltokian
-Renfeko tren geltokian
-eta topoko Anoetako geltokian.
Guztira, 80 bizikleta egongo dira erabilgarri eta haiek aparkatzeko 170 euskarri. Geraleku kopurua pixkanaka handituko da, 25era iristeraino. Aurreikuspenen arabera, sarea Añorga eta Herrera auzoetaraino helduko da.
URTEKO TXARTELAREN PREZIOA: 40 EURO
0-20 minutu: 0€
20-30 minutu: 0,10€
30-60 minutu: 0,60€
Gainerako ordua: 3€
2013/03/19 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
KIROL IKASTAROEN ALDAKETAK ASTE SANTUAN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Aste Santua dela eta, Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan honako aldaketak egin dituzte ordutegi eta jardueretan:
* HELDUEN ikastaroentzako ASTE SANTUKO EGUTEGIA egin dute.
(ikastaroetan izena emanda daudenentzat dira soilik, eta plaza kopurua jardueraren arabera dago mugatua, eta derrigorrezkoa da, ikastarogileek jarduera baino ordu erdi lehenago akreditazioa jasotzea udal kirol instalazioen harreran).
* HAURREN igeriketa ikastaroak "UR GINKANA" batek ordezkatuko ditu.
Fanderian:
martxoaren 25, 26 eta 27an, 17:30-19:30
Galtzarabordan:
apirilaren 2, 3 eta 4ean, 17:30-19:30
2013/02/19 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
20 x 20 PROMOZIOA UDAL KIROL EKIPAMENDUETAN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
(Galtzarabordako Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuen instalazioak kudeatzen ditu Errenterian)
Otsailaren 20tik martxoaren 20ra bitartean izena ematen dutenen artean, honakoak zozketatuko ditu:
Urteko hogei abonu, prezio berezi batean, hau da, urte osorako 20 euroan.
Sari horrekin sarbidea izango dute Errenteriako Udal kirol instalazioetan.
Abonatuek ere parte hartu dezakete abonatu berri bati "aholkatzen" badiote izena ematea.
Zozketa Serviocio S.L. enpresak kudeatzen dituen instalazio guztietan izango da.
ARGIBIDE GEHIAGO:
Deituz Galtzarabordako Udal Kiroldegira (943.44.96.90) edo Fanderiako Udal Igerilekura (943.34.44.23).
2013/01/09 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
"ARNAS FISOTERAPIA" ZERBITZU BERRIA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Zerbitzu hau Leire Ramosek eskainia da (Toraxeko Fisoterapian espezializatua dago).
Lekua: Galtzarabordako Udal Polikiroldegian
Nori zuzendua: gaitz asmatiko edo bronkioetakoak edo trasplanteak eta abar jasaten dituzten gaixoentzako; arnasa hartzen ikasten da, baita birikak garbi eta forman mantentzen.
Argibide gehiagorako:
* Galtzarabordako Kiroldegiaren harreran galdetu.
* 943 44 96 90 telefonora deituz.
2013/01/08 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
GALTZARABORDAKO IGERILEKUAREN ITXIERAREN OHARRA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Igeriketa-lehiaketak direla eta Galtzarabordako Igerilekua ITXITA egongo da:
Eguna: Larunbata, urtarrilak 12
Ordua: 14:00etatik aurrera
Oharrak:
- Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.
- Gogoratu Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dela.
2013/01/03 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
KIROL TXARTELA GAZTEA 2013
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Berri gehiago irakurri >>
16 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzendua (1990 eta 1997 urte bitartean jaiotakoak, biak barne)
Txartelaren prezioa: 120,80 euro urte osorako
Nola eskuratu? Donostia Kirolaren Bulegoetan (Anoeta pasealekua, 18) eta kiroldegietan ere.
Informazio gehiago: 943 481880 / 943 481850
2012/12/27 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
2013ko KIROL ABONUEN PREZIO BERRIAK
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
2013ko KIROL ABONUEN PREZIO BERRIAK atera dira Fanderia eta Galtzarabordako Udal Polikiroldegietarako.
2013ko prezioak
2012/12/17 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
KIROL IKASTAROEN ALDAKETAK GABONETAN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Gabonak direla eta, Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan honako aldaketak egin dituzte ordutegi eta jardueretan:
* HELDUEN ikastaroentzako GABONETAKO EGUTEGI ALTERNATIBOA egin dute.
(ikastaroetan izena emanda daudenentzat dira soilik)
* HAURREN igeriketa ikastaroak "GABONETAKO UR PARKE BATEK" ordezkatuko ditu. (ikastaroko ikasleek ur-parketa sarrera doan izango dute eta kirol instalazioetako abonatu diren eta puzgarrietara sartu nahi duten gainerako haurrentzako prezioa 3 eurokoa izango da).
* KIROL UDALEKU bat programatu da Galtzarabordako Udal Kiroldegian.
Haurrak bi taldetan banatuko dira:
- 2003 eta 2006 artean jaiotakoak.
- 1999 eta 2002 artean jaiotakoak.
Prezioa: 63,15 Eur.
* BI "MASTER KLASE" programatuta daude, Galtzarabordako Kiroldegian (bazkideentzako):
1.- Ciclo Indoor: abenduaren 28an, 19:30etik 21:30era.
2.- Body Control eta Body Pump: urtarrilaren 4ean, 19:30etik 21:30era.
EGUNAK ETA ORDUTEGIAK
Gabonetako kirol ekintzen laburpena
2012/11/29 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
AURTENGO GABONETAN OPARITU KIROLA!
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
GABON HAUETAN JARDUERA FISIKOA OPARITZEAK SARIA IZANGO DU!
Oparia egiteko HIRU AUKERA daude:
* HILABETEKO izen-ematea udal kirol instalazioetan + toaila bat opari.
* HIRU HILEKO izen-ematea + kirolerako poltsa bat opari.
* SEI HILEKO izen-ematea + pultsometro bat opari.
***Kasu guztietan MATRIKULA DOHAINIK***
ARGIBIDE GEHIAGO:
Deituz Galtzarabordako Udal Kiroldegira (943.44.96.90) edo Fanderiako Udal Igerilekura (943.34.44.23).
KIROLKIDE ERRENTERIA
2012/10/15 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
DESKONTUAK FANDERIAKO PADEL PISTETAN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Fanderiako igerilekuak irekita daude berriro, garbitze eta mantentze lanak bukatu ondoren.
Halaber, denboraldi honetarako padel pistak erabiltzeagatik deskontu handiak egingo dituzte. Errenteriako udal kirol instalazioen abonatuek, padel pista ordubetez alokatzeagatik, 11,55 euro ordaindu beharko dituzte.
Gainera, pistak erabiltzeko erreserba, 7 egun lehenago egin daiteke.
Informazio gehiago, HEMEN
2012/10/01 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
ESKUALDEKO IGERILEKUAK ERABILTZEKO AUKERA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Oarsoaldea eskualdeko Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertuta, eta martxoan egin zen proba eta gero, ekimenari 2012ko urriaren 1etik 2013ko maiatzaren 31ra jarraipena ematea adostu dute.
Horrela, Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe.
Igerilekuetarako sarbidea BAKARRIK izango dute.
Ezinbestekoa da abonatu-txartela erakustea.
2012/09/21 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
BIZIKLETAK ETA MOTORRAK GARBITZEKO GUNEA LEGAZPIN
LEGAZPI | Berri gehiago irakurri >>
Bizikletak eta motorrak
garbitzeko gunea
Bikuñako industrialdean,
Kiroldegiaren parean
2012/09/06 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
FANDERIAKO UDAL IGERILEKUA ITXITA EGONGO DA GARBIKETAK EGITEKO
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Garbiketa eta mantentze-lanak direla eta, Fanderiako udal igerilekua irailaren 10etik 23ra (biak barne) itxita egongo da.
Egun horietan, Galtzarabordako udal kiroldegia ohiko ordutegietan irekita egongo da eta Errenteriako udal kirol Patronatuaren bazkideek sarrera librea izango dute.
Era berean, Kaputxinoetako igerilekuetako udal denboraldia irailaren 9an amaituko da.
INFO +
2012/09/03 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
"METAMORFOSIS" KANPAINA - Fanderia eta Galtzarabordan
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
2012ko azken lauhilekorako harpidedun berriak erakartzeko "Metamorfosis” izeneko kanpaina jarri da abian, oporraldiaren ondoren herritarrak aktibatzeko xedearekin.
IRAILEAN harpidetza egiten dutenek matrikula osoaren deskontua izango dute.
Etekina ateratzeko epea: irailaren 30 arte.
Informazio gehiagorako deitu:
Galtzarabordako tlf.943 44 96 90
Fanderiako tlf. 943 34 44 23