
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Hauek dira atal zehatz honetako artikuluak:
OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
Oraingo honetan nabarmen: BOLUNTARIO IZATEKO BALIABIDE INTERESGARRIAK
Zure denbora librean boluntario lan egin nahi baduzu, hona hemen interesgarriak izango zaizkizun hainbat erakunderen helbideak.
Anima zaitez!
OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
AISIALDIKO BEGIRALE EDO ZUZENDARI IZAN NAHI DUZU?
. BEGIRALE TITULUA ateratzeko baldintzak, edukiak, prezioak, aldi praktikoa,...inguruko informazioa.
. ZUZENDARI TITULUA ateratzeko baldintzak, edukiak, prezioak, aldi praktikoa,...inguruko informazioa.
. FORMAZIOARAKO ESKOLAK
. IKASTARO TRINKOAK
. EMPRESEN DIREKTORIOA
OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
ETXEBIZITZA EROSTEKO GIDA
Etxebizitza bat erosi aurretik eta erostean kontuan hartzeko gomendio interesgarriak bildu ditugu ondorengo GIDAn
Etxe bat erosteko asmoa baduzu kontsulta ezazu!!!!
OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
GAZTEGUNE: ZURE MUGIKORREAN ABISUAK DOAN JASO
Zerbitzu berri bat martxan jarri dugu GAZTEGUNEko abisuak zure mugikorrean jaso ahal izateko eta DOAN: ordutegi bereziak, zerbitzu berriak, helbide aldaketak,etab.
HARPIDETZA egitea oso erraza da!!!! mezu bat bidali ctij1@gipuzkoa.net helbidera SMS zerbitzuan harpidetza eskatuz, (OHARRAK eta zure mugikorraren zenbakia idatzi) edo nahiago baduzu 900 110 111 doako telefonora deitu eta SMS zerbitzuan alta eskatu!
OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
ZER DA GAZTE TELEFONOA?
900 110 111 GAZTE TELEFONOA zure zalantzak eta kezkak argitzeko Gipuzkoako Gazteentzako Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroak eskaintzen dizun doako zerbitzu bat da.
Hurrengo ordutegian gaude:
10:30-14:00
16:30-19:30
Galderak edo informazioa eskatzeko beste aukera batzuk ere badituzu, gure bloga: www.gipuzkoangazte.info , posta elektronikoa: ctij1@gipuzkoa.net edo gure zentrora hurbilduz, Anoeta 28n, Donostian.
2013/01/24 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
GAZTELEKUA MARTXAN
LASARTE-ORIA | Berri gehiago irakurri >>
GAZTELEKUA martxan dago!
Bertan ditugu:
- Gazteen Informazio Bulegoa
- WIFI doan eraikin guztian
- Talde lanak egiteko gela
- Irakurtzeko txokoa
- Jokuak
- Ikastaroak
- Informazio anitzeko gunea: kultura, kirola, lana, bekak, ikasketak, lehiaketak…
Non gaude?
GAZTELEKUA, Jaizkibel Plaza, 14
gazteinfo@lasarte-oria.org
943 37 44 30
ANIMATU ETA ETORRI NAHI DUZUENEAN!
2013/01/04 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
ORDIZIAKO GAZTE INFORMAZIO BULEGOTIK
ORDIZIA | Berri gehiago irakurri >>
Ordiziako Gazte Bulegoak
Urte Berriarekin Batera
Informazioz Betetako Urtea
Opa Dizu
Ez galdu trena eta informatu zaitez!!!
Sartu hemen:http://www.youtube.com/watch?v=Tw2GyMETedY
Youtuben gaude!
http://www.youtube.com/user/ordiziakoGIBa
2013/05/15 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
GAZTEEN LOKAL ALTERNATIBOEN INGURUKO PROZESU PARTE-HARTZAILEA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Errenteriako Udalak, gazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lokalen inguruko ordenantza bat sortzeko, abian jarri zuen PROZESU PARTE-HARTZAILEaren barruan 3 SAIO antolatu ziren.
3 SAIO hauen MEMORIAK ikusgai dauzkazue iadanik gure web orrian: http://gaztebulegoa.errenteria.net/KaixoGazte
Edo ta esteka honetan sakatuz:
PROZESU GUZTIA JARRAITZEKO GUNEA
2013/05/03 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
GAZTEEN LOKAL ALTERNATIBOEN INGURUKO PROZESU PARTE-HARTZAILEA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
3. Saioarako GONBIDAPENA:
Errenteriako Udalak, gazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lokalen inguruko ordenantza bat sortzeko, abian jarri duen PROZESU PARTE-HARTZAILEaren barruan 3. SAIORA gobidantzen ditu parte-hartzera segidakoei:
* Erabiltzaile gazteak.
* Adin txikiko erabiltzaileen gurasoak.
* Bizilagunak.
* Lokalen jabeak.
* Udal arduradunak.
* Herritarrak.
Eguna: Maiatzak 3, ostirala
Lekua: TORREKUA Dorretxean (Goiko kalea, 5 - Jaurtarkol plaza), 17:00etatik 20:00etara.
PROZESU GUZTIA JARRAITZEKO GUNEA
2013/04/18 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
GAZTEEN LOKAL ALTERNATIBOEN INGURUKO PROZESU PARTE-HARTZAILEA
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
2. Saioarako GONBIDAPENA:
Errenteriako Udalak, gazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lokalen inguruko ordenantza bat sortzeko, abian jarri duen PROZESU PARTE-HARTZAILEaren barruan 2. SAIORA gobidantzen ditu parte-hartzera segidakoei:
* Erabiltzaile gazteak.
* Adin txikiko erabiltzaileen gurasoak.
* Bizilagunak.
* Lokalen jabeak.
* Udal arduradunak.
* Herritarrak.
Eguna: Apirilak 19, ostirala
Lekua: TORREKUA Dorretxean (Goiko kalea, 5 - Jaurtarkol plaza), 17:00etatik 20:00etara.
PROZESU GUZTIA JARRAITZEKO GUNEA
2013/04/17 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
APIRILAK 17: ORDIZIAKO GAZTE INFORMAZIOA ZURE ALDE!
ORDIZIA | Berri gehiago irakurri >>
"Gazte informazioa zure alde", horixe da, asteazkenean, apirilaren 17an, ospatuko den Gazteentzako Informazioaren Europako Egunaren aldarrikatu nahi duguna.
Ordiziako Gazteentzako Informazio Bulegoak 22 urte beteko ditu ordiziar gazteen alde lanean.
Oporretako planak egiten bazabiltza, adi hurrengo deialdi eta ekimenei:
UDAN ZER:udalekuak, kooperazioa, bidaia solidarioak, auzolandegiak, brigadak, hizkuntza ikastaroak, udako lan eskaintzak: begiraleak, lana atzerrian,…
GAZTE OPORRALDIAK: 14-17 urte arteko gazteei eskaintza.
EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN:Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuetan parte hartzeko programa da.
AUZOLANDEGIAK:Gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko.
BIDAIATEKA: oporraldiak prestatzeko informazioa
TXARTELAK: aterpetxe txartela, ikasle txartela, irakasle txartela,..
ATZERRIA: Hizkuntzak ikastera, lanera edo ikastera…
Ordiziako buletin elektronikoa jasotzeko eskaera egin nahi baduzu kliklatu
2013/04/16 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
APIRILAK 17: GAZTEENTZAKO INFORMAZIOAREN EUROPAKO EGUNA
LEGAZPI | Berri gehiago irakurri >>
Gazteentzako Informazioko eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimena izanda, hauxe da aurtengo leloa:
Lost? Found! Youth Information on your side
Galduta? Eureka!!! Gazte Informazioa zurekin.
Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak 25 urte betetzen ditu legazpiar gazteen alde lanean eta egun hau aprobetxatu nahi izan dugu hori ospatzeko.
Legazpiko berriak www.gipuzkoangazte.info/legazpi web gunean ikusgai.
Legazpiko aldizkari elektronikoa ostiralero posta elektronikoz jasotzeko eskaera klikatu HEMEN.
2013/04/05 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
GAZTE LOKALEI BURUZKO UDAL ORDENANTZA: ALEGAZIOAK AURKEZTEKO EPEA
ORDIZIA | Berri gehiago irakurri >>
Ordiziako Udalbatzarrak 2013ko martxoaren 7ko osoko bilkuran herriko gazte lokalei buruzko Udal Ordenantza onartu zuen.
Ordenantza ikusteko kliklatu
Alegazioak aurkezteko, apirilaren 25a arte ireki dute epea.
Argazkia:gipuzkoagazteria.net
2013/03/27 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
ORDIZIAKO GAZTE BULEGOAREN ORDUTEGIA ASTE SANTUAN
ORDIZIA | Berri gehiago irakurri >>
Adi, martxoaren 28an, martxoaren 29an eta apirilaren 1ean itxita izango da Ordiziako Gazte Bulegoa.
2013ko apirilaren 2tik 5era GOIZEZ bakarrik izango da irekita, 11:00etatik 13:00etara
24 orduz zurekin gaude
2013/03/22 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
GAZTE INFORMAZIO BULEGOAREN ORDUTEGIA ASTE SANTUAN
ERRENTERIA | Berri gehiago irakurri >>
Gazte Informazioko Bulegoa
ASTE SANTUAN ERE IREKITA !!
Martxoaren 25etik apirilaren 5era
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara
Gogoratu urte osoan zehar
24 orduz ateak zabalik dituzula Interneten !!
http://gaztebulegoa.errenteria.net
Nahi izanez gero, Facebook Orrian Jarraiguzu !!