
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Hauek dira bulego honen artikuluak:
2013/05/17 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
EMAROCK ERAKUSKETA
ARRASATE
Emakumea eta euskal rock musika uztartzen dituen erakusketa dago ikusgai Kulturaten maiatzaren 31ra arte.
Gaur izango da inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 19:15etan: EmaRock dokumentalaren proiekzioa, Ines Osinaga (Gose) + Kokein taldeen kontzertu akustikoa, eta luntxa.
2013/05/17 | GIZARTEA ERATZEN | EKOgizartea eta KONTSUMOA
ELKARTRUKE AZOKA
ARRASATE
Seber Altuben hileko hirugarren zapatuero egiten den azokaren barruan, herriko baserritarren produktuez gain, Elkartruke ekimenaren produktuak egongo dira trukatzeko moduan zapatuan. Aurrez lortutako txartelak trukatzeaz gain, momentuan trukeak egiteko aukera ere egongo da, 10:00etatik 14:00ak arte.
2013/05/17 | LEHIAKETAK | BESTEAK
ESALDI LABURRAK SAN JOANETARAKO
ARRASATE
San Juan jaiak girotzeko esaldi laburren lehiaketa antolatu da, San Joanak euskaraz bizitzera animatzeko asmoz. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke, eta nahi beste esaldi aurkez daitezke. Saria: 100 euro.
Lanak aurkezteko epea: maiatzak 20.
Oinarriak
2013/05/17 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
BERGARAKO JAIXAK
ARRASATE
Asteburu honetan Bergarako Pentekoste jaiak. Hemen egitaraua.
Gogoratu garraio publikoa erabiltzeaz.
Jaietako argazki lehiaketa. Lanak aurkezteko epea: maiatzak 24.
2013/05/17 | LEHIAKETAK | IRUDI ETA SOINUA
X KIROLAK BIDEO LEHIAKETA
ARRASATE
Skate, mikropatin, BMX, roller, edo bestelako irrristagailuekin egindako bideo laburren lehiaketa (minutu bat eta 3 minutu bitarteko bideoa)12-17 urte arteko gazteentzat.
Epea: ekainak 13.
Oinarriak
2013/05/10 | EKIN LANARI | Astialdiko BEGIRALEAK eta ZUZENDARIAK
KIROL BEGIRALEAK UDAKO KANPAINARAKO
ARRASATE
Oñatiko Udalak udako kanpainarako kirol ikastaroak zuzentzeko begiraleak behar ditu.
Lanaldia ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango da.
Eskainiko diren zerbitzuak: orokorrak (mini-tenisa, tenisa, squasha, badminton, eskupilota eta jolasak), eta espezifikoak (eskalada indoor, mendiko bizikleta, multiabentura eta patinaia).
Epea: maiatzak 17.
Informazio zabalagoa.
2013/05/10 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTELEKUAN ZER?
ASTEBURUAN EKINTZAK MUSAKOLAKO GAZTE TXOKOAN
ARRASATE
Asteburuan, Musakolako Jaixak direla eta, Musakolako Gazte Txokoa ere irekita egongo da, ekintza bereziekin: txokolatada, konkis frogak, skate txapelketa, wii dance, murala, kontzertu akustikoa...
2013/05/10 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
MUSAKOLAKO JAIXAK
ARRASATE
Asteburuan, Musakolan, ekintza piloa eta giro paregabea. Gerturatu zaitez!!
Egitaraua
2013/05/10 | IKASTEKA | BESTEAK
LEHEN SOROSPEN IKASTAROA
ARRASATE
Bergaran, maiatzaren 27tik ekainaren 14ra, 19:00tik 21:00ra.
Informazio zabalagoa eta izen-ematea: DYA, 943464622, irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com
2013/05/03 | IKASTEKA | IKASKETA OFIZIALAK
GOIAZ! LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA
ARRASATE
Maiatzaren 8an eta 9an, Kulturaten, Debagoienean aurki daitezken hainbat baliabide interesgarri ezagutzeko aukera izango duzu: prestakuntza eskaintza, enplegu zerbitzuak, ekintzaileentzat zerbitzuak, tailerrak eta hitzaldiak, aparatuak eta esperimentuak...
Hemen duzu Lanbide Heziketaren Azokaren egitarau osoa.
2013/05/03 | IKASTEKA | BESTEAK
FORMAZIO MINTEGIAK ASKAPENAREKIN
ARRASATE
Maiatzak 4, zapatua: inperialismoa, borroka feminista, herri boterea, mundu arabiarreko matxinadak.
Maiatzak 11, zapatua: Europa krisian, Abya Yala ezker iraultzaren egungo erronkak, euskal inperialismoa, alternatiba sozioekonomikoak.
Izena emateko: formaziomintegia@askapena.org
Informazio zabalagoa
2013/05/03 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
TTAK! EGUNA
ARRASATE
Maiatzaren 4an, zapatuan:
18:00: jaiaren hasiera Ttak! plazan: txupinazoa, txapaparta eta bertsoak.
18:30: kuadrilen arteko olinpiada ibiltaria.
21:00: afaria Gaztetxean.
23:00: Elvis Caino DJ gaztetxean.
2013/05/03 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
ERRALDOIEN KONPARTSAREN ATE IREKIAK
ARRASATE
Maiatzaren 4an, zapatuan, arratsaldeko 18:00etan, Zerrajerako erlojuaren eraikinean: Repelencia + The Convicts taldeen kontzertua, txistorra pintxoak, eta Erraldoiak eta kilikiak probatzeko aukera.
Bideoa
2013/05/03 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
MENDI TOUR. MENDIKO ZINEA
ARRASATE
Maiatzaren 7an, martitzenean, 20:30etan, Mendi Film Jaialdiko filmerik onenak ikusteko aukera egongo da Amaia Antzokian: Moonwalk, Of Soul + Water: Tehe Nomad, Why, Nuit de bruixes, Bajo Cero, Origins: Obe and Ashima, Silbergeier.
Informazio zabalagoa
2013/05/03 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
HAURREN HIRIA LIBURUAREN AURKEZPENA
ARRASATE
Francesco Tonucci pedagogoak "Haurren hiria" liburua aurkeztuko du maiatzaren 9an, eguenean, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Hiria eta haurrek berekin duten harremana aztertuko du.