bulegoaren artikuluak

Gipuzkoako Foru Aldundia

NOR GARA

EDUKIAK:

Bilatu:

BILAKETA AURRERATUA >>


GAIA AUKERATU:

TOKIAN TOKIKOA:

Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?

Bulegoaren artikuluak ikusi:

ZURE INFORMAZIOA:

GALDEIGUZU

HARPIDETZA

DOAN!

GAZTE INFORMAZIOA

TXARTELAK

ZERBITZUEN KARTA

ZURE IRAGARKIAK

TOKIAN TOKIKOA


DONOSTIA


Hauek dira bulego honen artikuluak:

2010/09/10 | BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK | DIRULAGUNTZAK
EUSKARA IKASTEKO DIRU - LAGUNTZAK (2010-2011)
DONOSTIA

argazkia

Baldintzak:
16 urtetik gorakoa izatea
Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa batean lan egitea

Diru laguntza jasotzeko bete beharrak:
Euskaltegi homologatu batean matrikulatzea
Diru laguntza eskabidea bete eta, gainerako dokumentazioarekin batera Donostiako Euskararen Udal Patronatuan aurkeztea (Konstituzio plazan)
Gutxienez urrats bat gainditzea
%85eko asistentzia gainditzea

Epeak:
-Urrian hasten diren ikastaroak: 2010eko irailaren 20tik azaroaren 15era
-Otsailean hasten diren ikastaroak: 2011ko otsailaren 1etik 28ra
-Barnetegiak, autoikasketa, xede berezietakoak edota udakoak: ikastaroak hasi ondoko bi asteren buruan

Eta gainera eskuratu ezazu Euskara Ikaslearen Txartela

Eskabide orria!
Informazio gehiago: 943 483750 (09:00-14:00) eta hemen

2010/09/10 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
ALTZARAP JAIALDIA
DONOSTIA

argazkia

Altzako Muerte al burgués, Fani-Case-Exodus, Bunker 13 eta Distrito Norte rap taldeen emanaldiak ikusi ahal izango dituzu larunbatean

Noiz? Irailaren 4ean 18:00etatik aurrera
Tokia: Altzako Kultur Etxean

Eta ondoren zure trebetasuna erakutsi ahal izango duzu  mikrofono librean

2010/09/07 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN AZOKA
DONOSTIA

argazkia

Larunbatean Euskal Herri osoko produktu ekologikoak ikusteko, dastatzeko eta eskuratzeko aukera izango duzu

Eguna: Irailak 4
Tokia: Boulevard
Ordutegia: goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara

Kalitatezko produktuak gustoko badituzu, hurbildu zaitez!

2010/09/06 | ZURE AISIAN ZER? | KULTURAZ BALIATUZ
KONTXAKO ESTROPADEN HISTORIARI BURUZKO TAILERRA
DONOSTIA

argazkia

Estropada garaian gaude eta ziur aski noizean behin honako hauek galdetu izan dizkiozu zure buruari:

Zergatik sortu ziren estropadak gure kostaldean?
Zer nolako bilakaera izan du estropada honek?
Nolakoa izan da erabiltzen diren ontzien bilakaera?

Bada, erantzunak Donostiako kaian dagoen Untzi Museoan aurkituko dituzu, irailaren bukaerara arte

Horretaz gain, aukera izango duzu estropuak egiten ikasteko, gure kostaldeko arraunlarien jantziak probatzeko eta arraunlarien entrenamendu saio bat simulatzeko

Bisitaren prezioa: 1 euro pertsonako (gutxieneko kopurua: 6 lagun)

Informazio gehiago: 943 430051

2010/09/05 | KIROLBLOG | EKINTZAK
HONDARTZA TOURRA 2010
DONOSTIA

argazkia

Gustoko duzun kirola praktikatzeko 2850 m2: futbola, errugbia, eskubaloia, atletismoa, aerobika, etab.

Irailaren 3an eta 4ean Zurriolako hondartzan
Ordutegia: 10:00etatik 22:00etara

Sarrera dohainik

Antolatzailea: Atletico San Sebastian elkartea

2010/09/04 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
DONOSTIA KULTURAREN IKASTAROAK (2010-2011)
DONOSTIA

argazkia

Kultur Etxeetan burutzeko jakintza alorreko 353 ikastaro eskaintza

Matrikulazioa: irailaren 6tik 17ra
Izen-ematea:Kultur Etxeetan edo interneten bidez

5500 plaza daude, aukeratu zurea!

2010/09/03 | ZURE AISIAN ZER? | KULTURAZ BALIATUZ
LIBURU ZAHARREN AZOKA
DONOSTIA

argazkia

Estilo guztietako liburuak izango dira salgai 40 stand desberdinetan. Baita 100 urtetik gorako liburuak ere!

Horiez gain, argazkiak, postalak, diskoak, larru paperak eta kartelak ere salduko dituzte

Irailaren 19ra arte Gipuzkoa plazan

11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik a 21:00etara (larunbat, igande eta jai egunetan 21:30era arte)


2010/09/02 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
EUSKAL JAIAK (2010)
DONOSTIA

argazkia

Ekitaldi ugari, gehienak aire librean irailaren 12ra arte

Estropadak, sokamuturra, dantza, musika, zezensuzkoak, erromeriak, trikitixa, nekazaritza ekologikoaren azoka,...

Jaiak amaituko dira Konstituzio Plazan ohikoa den Trikitilarien Konzentrazioarekin

2010/09/01 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
DONOSTIA KULTURA (IRAILEKO AGENDA)
DONOSTIA

argazkia
Donostia Kulturaren Agenda

Hona hemen Donostia Kulturak antolatutako kontzertuak, antzerkiak, eta abar!

GOGORATU! 30 urte baino gutxiago baduzu, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko dantza, antzerki eta musika emanaldietan SARRERAK 3 EUROTAN lor ditzakezula, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago azalduta NAN-rekin

Eta ezagutu hemen DONOSTIAKO AISIALDIRAKO EKITALDIAK!

2010/09/01 | EKIN LANARI | LAN-ESKAINTZAK
LAN ESKAINTZA: ACNUR ELKARTEAK KIDE BERRIAK ERAKARTZEKO PERTSONAK BEHAR DITU
DONOSTIA

argazkia

BALDINTZAK:
-20 eta 35 urte bitarte izatea
-Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna
-gehien behar dutenentzat laguntza lortzeko motibazioa izatea

IZEN-EMATE EPEA: 2010eko abenduaren 31 arte

LAN ESKAINTZA HONETAN IZENA EMATEA HACESFALTA.ORG WEBGUNEAREN BITARTEZ EGIN BEHAR DA!

2010/08/31 | IKASTEKA | IKASKETA OFIZIALAK
IKASTEKO GELAK
DONOSTIA

argazkia

Zure azterketak hobeto prestatzeko! 

1.- Amarako Ernest Lluch Kultura-etxean
      (irailaren 12ra arte)

- Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
- Larunbatetan eta igandeetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:30

2.- Egia Kultura-etxean
     (irailak 1etik 5era)

- Asteazkenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
- Larunbatetan eta igandeetan: 10:00-13:30 / 16:30-20:30

3.- Ibaetako Campusean (EHU)

2010/08/31 | KIROLBLOG | BALIABIDEAK
CITY RUNNING SANSE PLANOA
DONOSTIA

argazkia

Donostia Turismoak hiritik korrika egiteko hainbat ibilbide eskaintzen dizkizu

Gozatu Donostiaz kirola eginez!


Hurrengo lasterketak:

- Donostiako klasikoa
- Donostiako Nazioarteko Maratoia

2010/08/30 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
ESNE FRESKOA EROSTEKO MAKINAK
DONOSTIA

argazkia

Badituzu Donostian dagoeneko esnea saltzen duten bi makina hiritik banaturik, eta laister hirugarren bat izango duzu

Non? -Antiguon, Gaskuña plazan
         -Easo Plazan
eta laister:
       -Amaran, Irun plazan

Hurbildu eta proba ezazu baserritik zuzenean ekarritako esne freskoa!

2010/08/30 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
DONOSTIAKO LGTB GIDA
DONOSTIA

argazkia

Ezagutu bizitzaz eta kulturaz betetako Donostia kosmopolita eta unibertsala, getorik gabekoa

2010/08/27 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
58. ZINEMALDIA (2010)
DONOSTIA

argazkia

Aurten,  ZINEMALDIA,  irailaren 17tik 25era arte izango da

Gogoratu sarrerak erostean deskontuak lortu ditzakezula

Eta ezin duzu galdu Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa

« Berriagoak 1-15 (225 guztira) Zaharragoak »
GAZTEEN INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIOKO GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA · Anoeta 28 (Txuri Urdin) 20014 DONOSTIA · Tel: 900 110 111
gipuzkoa.net