bulegoaren artikuluak

Gipuzkoako Foru Aldundia

NOR GARA

EDUKIAK:

Bilatu:

BILAKETA AURRERATUA >>


GAIA AUKERATU:

TOKIAN TOKIKOA:

Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?

Bulegoaren artikuluak ikusi:

ZURE INFORMAZIOA:

GALDEIGUZU

HARPIDETZA

DOAN!

GAZTE INFORMAZIOA

TXARTELAK

ZERBITZUEN KARTA

ZURE IRAGARKIAK

TOKIAN TOKIKOA


VILLABONA


Hauek dira bulego honen artikuluak:

2010/07/20 | ZURE AISIAN ZER? | KULTURAZ BALIATUZ
WWW.MINTZOLA.COM ATARIA
VILLABONA

argazkia

Euskararen ahozkotasunaren inguruan interesik ba al duzu?

Villabonako Subijana etxean egoitza duen Mintzola Fundazioak zuretzat baliagarri izan daitekeen atari berri bat eraiki du: www.mintzola.com

Fundazioari buruzko informazioa lortzeaz gain, beste aukera batzuk ere eskaintzen dizkizu webguneak: aretoen erreserbak bideratzea, albisteei buruzko iritziak ematea edo zuzenean Mintzolarekin harremanetan jartzea.

Momentuz, webgunea euskaraz dago, baina hemendik gutxira gaztelaniaz, frantzesez eta ingelesez egongo da.

2010/07/19 | ZURE AISIAN ZER? | KULTURAZ BALIATUZ
"REMI, HERRIAREN TAUPADA " LIBURUA + DVDA
VILLABONA

argazkia

"Remi, herriaren taupada" liburua kaleratu dute, Villabonako alkateordea zelarik, 2009ko uztailaren 31an hil zen Remi Ayestaranen omenez.

Liburua euskaraz idatzita badago ere, bukaeran daude gaztelaniaz testu nagusienak.

Liburuarekin batera DVD bat doa, Remi hil ondorengo egunetan ateratako argazkiekin eta urrian egin zitzaion omenaldiko bideoarekin osatua.

Liburua salgai dago Villabonako okindegietan, Basajaunen, Periodistan eta Amasako Iturrigoxo tabernan.

Prezioa: 12 euro.

2010/07/15 | KIROLBLOG | EKINTZAK
XXXII. USO-TIRO TXAPELKETA IREKIA
VILLABONA

argazkia
Izarre zelaia

Uztailaren 18an, igandea, Pablo Lasaren omenez XXXII. uso-tiro txapelketa irekita izango da Otelarreko Izarre zelaian 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara, Behar-Zana elkartearen eskutik.

Inskripzioa: 28 euro (usakumeak aparte)

Sari ugari bantatuko dira lehen hamar sailkatuen artean: diruzariz gain, oroigarri eta urdaiazpikoak. Lehenarentzat 500 euro eta txapela.

2010/07/15 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
VILLABONAKO XIV. GARAGARDO AZOKA
VILLABONA

argazkia

Uztailaren 15etik 18ra Villabonako XIV. Garagardo Azoko ospatuko da, Irrintzi elkartearen eskutik.

Lekua: Txermingo ikastolako jolastokia.

Ordutegia:
Ostegunean eta igandean: 18:00etatik 01:00era.
Ostiralean eta larunbatean: 18:00etatik 02:30era.

2010/07/15 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
SANTIOAK 2010
VILLABONA

argazkia

Villabonako jaiak, santioak 2010, uztailaren 24tik 31ra bitartean izango dira. Egitarau oparoa prestatu dute (beherago erantsita dago); hala ere, zenbait jardueratarako aldez aurretik eman behar da izena.

24KO HERRI BAZKARIA
Uztailaren 19tik 23ra, 14:00ak arte, Udaletxeko bulegoetan. (kuadrillaren izena eta pertsona kopurua)

HERRI KROSSA
Uztailaren 25ean bertan, goizeko 10:00etatik aurrera Zunbeltz elkartean.

EUSKAL JAIA
Afarirako txartelak salgai (25 euro) honako leku hauetan: Amasa, Kixubi, Larrea, Labezain eta Ogi Goxo okindegietan, Shepherds garagardotegian, Iturrigoxo jatetxean, Iratzar, Erreka, Iru Aldeta, Itzalpe, Arnasa eta O´baba tabernetan, eta Garmendia harategian.

TXIRRINDULARI LASTERKETA
Uztailaren 29an bertan, arratsaldeko 15:15etik aurrera Eroski parean. (Kaskoa beharrezkoa da)

PATINEN LASTERKETA
Uztailaren 29an bertan, goizeko 10:00etan Eroski parean.

30EKO KUADRILLARTEKO BAZKARIA
Uztailaren 21etik 28ra, 14:00k arte, Udaletxeko bulegoetan.

Bestalde, eguraldi txarra eginez gero, hainbat jarduera lekuz aldatuko lirateke. Xehetasun guztiak jasota daude beherago eskuragarri dagoen jaietako egitarauan.

Ondo pasa!

2010/07/12 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
VILLABONA IRUDIKATZEN ERAKUSKETA
VILLABONA

argazkia

Uztailaren 21a bitarte egongo da ikusgai Villabona irudikatzen erakusketa Maiatzaren Lehena plazan dagoen Villabonako uhaskan. Bertan bildu dituzte EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleek Villabonako Sacem ingurua garatzeko egindako proiektuak .

Ordutegia:
Goizez, 10:00etatik 13:00era.
Arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

2010/07/06 | KIROLBLOG | EKINTZAK
MENDI IRTEERA
VILLABONA

argazkia

Uztailaren 11rako mendi irteera bat antolatu du Aizkardi Mendizale Elkarteak.

Ibilbidea: Oza (1.140 m)- Atxer gaztelua (2.390 m)- Achar de Secus (2.240 m) - Peña Agüer (2.449 m)- Gabardito.

Izena ematea:
- Elkartean: ostegunean 20:00etatik 22:00etara.
- E_postaz: aizkardi@aizkardi.com
- Telefonoz: 649717182

2010/07/06 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
UZTAILERAKO HAINBAT EKINTZA
VILLABONA

argazkia
villabonako Udaletxea

Villabonako eta Zizurkilgo kale hezitzaileek hainbat ekintza prestatu dituzte uztailerako:

- Tailerrak: twister jolasa, oka jolasa, buruhandien tailerra, "bikoteak",...
- Herri jolasak: txingak, koxkolapustu, zapia, sokatira, arrauna,...
- Altxorren bila.
- Koadrillen arteko Ping pong lehiaketa.
- Jolas kooperatiboak
- Saskibaloi partidua.
- Dama erraldoia.
- Globo gerra
.

BESTELAKO IDEIA EDO PROPOSAMENAK BA AL DITUZU? HURBILDU LOKALERA!!! (Villabonako Udaletxeko arkupeetan)

2010/06/28 | KIROLBLOG | EKINTZAK
IRRISTAKETA: ATE IREKIAK
VILLABONA

argazkia

Uztailaren 2an, arratsaldeko 16:30ean, Villabonako Malkar plazan Arratzain irristaketa taldeak ate irekien jardunaldi bat egingo du.

Eguraldi txarra egiten badu, Txerminen egingo dute, ikastola azpian.

2010/06/24 | KIROLBLOG | EKINTZAK
UDAKO FUTBOL CAMPUSA
VILLABONA

argazkia
Zizurkil F.K.

Zizurkilgo Danena Kirol Elkarteak udako futbol campusa antolatuko du uztailan eta abuztuan, batez ere 1997tik 2004ra bitartean jaiotako neska mutilei zuzendua. Campusa euskeraz izango da eta lau astetan banatuko da, aste bakoitzean, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30ko ordutegia izango dutelarik, asteazkenetan izan ezik. Egun honetan Tolosako Usabal kiroldegian burutuko da jarduera (futbol zelaia, igerilekuak eta beste instalazioak erabiltzeko aukerarekin) eta 14:45etan bukatuko da. Beste egunetan Zizurkilgo futbol zelaian arituko dira.

Asteak:
1. Uztailaren 26tik 30era.
2. Abuztuaren 2tik 6era.
3. Abuztuaren 9tik 13ra.
4. Abuztuaren 16tik 20ra.

Prezioak:
Ekainaren 27a baino lehen:
30 euro,aste bat
50 euro, 2 aste
70 euro, 3 aste
90 euro, 4 aste
Ekainaren 27aren ondoren:
40 euro, aste bat
60 euro, 2 aste
80 euro, 3 aste
100 euro, 4 aste.
Ekainaren 27a ondoren, Tolosara joateko autobusa eta Usabalgo sarrera, prezioaren barne daude.

Izena ematea:
Zizurkilgo Aurrera Plazako Udal Bulegora edo Asteasuko kiroldegira joan behar da.

Informazio gehiago:
943-696388 edo 649-685952 telefonoetan.

2010/06/21 | IKASTEKA | BESTEAK
AHOA BETE HOTS JARDUNALDIA
VILLABONA

argazkia
Subijana etxea

Uztailaren 22tik 24ra Mintzola Fundazioak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute AHOA BETE HOTS ahozkotasunaren inguruko jardunaldia Villabonako Subijana etxean.

Jardunaldia ahozkotasunean interesan duen orori dago irekia. Ikastaroan parte hartzeagatik EHUk kreditu bat emango du.

Prezioak: 50 euro edo 35 euro ikasle, langabetu eta Bertsozale elkartekoentzat.

Izen-ematea:
Azken eguna: uztailak 16.
E_postaz: admnistrazioa@bertsozale.com
Telefonoz: 943694129

Egitaraua: ikusi erantsitako agiria.

2010/06/18 | KIROLBLOG | EKINTZAK
NESKA TXIRRINDULARIEN VI. SARI NAGUSIA
VILLABONA

argazkia
Iturria: Aiurri

Ekainaren 20an, igandea, Neska txirrindularien Villabona-Zizurkil VI. Sari nagusia jokatuko da, Gipuzkoako txapelketaren baitan.

Goizeko 10:00etan Villabonan (Iru Aldeta) emango zaio  hasiera lasterketari eta Zizurkilen (Pausus plaza) izango da helmuga.

Txapelketa 3 mailatan banatuta egingo dute: kadete (38 km), junior (73,7 km) eta elite (99,8 km). Guztira 80 bat txirrindulari izango dira.

N-1 errepidea sahiestu aldera, ibilbide berean buelta bat baino gehiago eman beharko dute.

2010/06/18 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
HANSEL ETA GRETEL-EN MUSIKALA
VILLABONA

argazkia

Ekainaren 20an, igandea, arratsaldeko 18:00etan Golden Apple Quartet eta Kanpingags taldeak Hansel eta Gretelen musikala emango du Villabonako Gurea zineman.

Sarrera doan.

2010/06/18 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
SAN JUAN SUA
VILLABONA

argazkia

San Juan suaren inguruan Villabonako Udaleko Kultura sailak bi dantza ikuskizun antolatu ditu ekainaren 23rako.

19:30ean GUREA zineman Oinargi Dantza taldea.
22:00etan Erreboteko plazan Oinkari eta Oinargi dantza taldeak, Eresargi abesbatza eta Loatzoko Musika Eskola.

2010/06/15 | KIROLBLOG | EKINTZAK
BELAGOA-LINZA MENDI IBILALDIA
VILLABONA

argazkia

Datorren igandean, ekainaren 20an, Rincon de Belagua-Linza ibilbidea burutuko dute Aizkardiko kideek.

Irteera:
Goizeko 6:00etan Villabonako Olaederra kiroldegiaren aurretik.

Ibilbidea:
Rincon de Belagua aparkalekutik (1.000 m) Larreria gainera (1.620 m) abiatuko dira eta La Pakiza (2.100 m) aldera jarraituko dute. Handik Hoya del Portillo de Larrara (1.750 m) jaitsi eta Linzako tontorrera (1.906 m). Hortik aurrera bi aukera izango dira: Zuzenean Linzako aterpetxera jaitsi edo Petretxemara igota (2.377 m), lepotik (2.082 m), Linzako aterpetxera jaitsi.

23 kilometro egiteko zazpi orduko ibilaldia aurreikusi dute antolatzaileek.

Izena ematea:
Azkeneko eguna: ekainak 17.
- Elkartean: ostegunean 20:00etatik 22:00etara.
- E_postaz: aizkardi@aizkardi.com
- Telefonoz: 649717182

« Berriagoak 1-15 (166 guztira) Zaharragoak »
GAZTEEN INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIOKO GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA · Anoeta 28 (Txuri Urdin) 20014 DONOSTIA · Tel: 900 110 111
gipuzkoa.net