
Bulego zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Hauek dira bulego honen artikuluak:
2010/09/02 | IKASTEKA | ASTIALDIKO PRESTAKUNTZA
BEGIRALE IKASTAROA EIBARREN ETA ERMUAN
ELGOIBAR
Bailarako beste Udalekin elkarlanean, haur eta gaztetxoen begirale ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak 18 urtez gorakoentzako.
Ikastaroa Urtxintxa aisialdi eskolak emango du, eta Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroa izango da. Irailaren 10an amaituko da izena emateko epea.
Matrikulak 450 euro balio ditu bailarakoentzako (550 euro bailarakoak ez direnentzako), eta Udalak matrikularen erdia itzuliko die praktikak herrian egiten dituztenei.
Ikastaro erdia Eibarren izango da eta beste erdia Ermuan.
Izenematea Udaleko Gazteria Sailean eta Gazte Informazio Gunean egin daiteke. Ikastaroan parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra honakoa da: 2011ko maiatzaren 31 baino lehen, 18 urte beteta izatea.
Informazio gehiagorako: 943 741 050 / 943 257 986.
Kartela hemen.
2010/07/23 | OHARRAK | Gazteentzako Informazio Zerbitzuen OHARRAK
OPORRETARA GOAZ
ELGOIBAR
Elgoibarko Gazte Informazio Zerbitzuak gaur, uztailaren 23an, oporrak hartzen ditu. Mila esker gurekin parte hartzeagatik orain arte! Uda polit bat izan ezazuela eta irailera arte!
2010/07/19 | EKIN LANARI | ENPLEGU PUBLIKOA
UDALTZAINA ELGOIBARREN
ELGOIBAR
Udaltzaina behar da Elgoibarren. Lan eskaintzaren oinarriak, eskaera orria eta informazio gehiago hemen.
Epea: Abuztuak 2
2010/07/15 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
DEBA BEHEA EZAGUTZEN
ELGOIBAR
Debanatura elkartea Deba Behea ezagutzeko irteerak antolatzen ari da. Informazio gehiago:
http://www.blogari.net/debanatura
http://www.debabarrenaturismo.com/
2010/07/15 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
LASTUR AUZOAK BERE EGUNA OSPATUKO DU IGANDEAN
ELGOIBAR
Igande honetan Lastur auzoak egun berezi bat antolatu du. Goizean izango dira ekitaldi gehienak eta azkenean erromeria bat egingo da iluntzerarte.
Auzoko egitarauak igandean 10:00etan bere abiapuntua edukiko du. 13:00etan zezen plazan Larrabixeneko erakusldia jarraitzeko aukera izango da. Ondoren, bazkari batetaz gozatuko dute herritarrek bertako tabernan. 18 euro balioko du menuak eta erreseba egiteko tabernan egin behar da. Bazkaldu eta gero, Maitane eta Amets trikitilariak eguneko azkeneko orduak alaituko dituzte.
2010/07/15 | EKIN LANARI | LAN-ESKAINTZAK
JARRERA ARAZOAK DITUZTEN GAZTEAK GIZARTERATZEKO LANGILEAK BEHAR DIRA
ELGOIBAR
Jarrera arazoak gainditzeko eskuhartzearen bigarren fasean dauden pertsonentzako zentro bat irekitzear da Deban.
Urgatzi enpresa jarrera arazoak dituzten gazteak gizarteratzeko zentro honetarako langile bila dabil. Informazio gehiago hemen.
2010/07/15 | GIZARTEA ERATZEN | GAZTE BOLUNTARIO IZAN NAHI?
KULTURA ARTEKO DINAMIZATZAILEA
ELGOIBAR
Berpiztu elkarteak kultura arteko dinamizatzaileak behar ditu.
Hona hemen eskaintza
2010/07/14 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
GAZTE BAZKARIA ELGOIBARREN
ELGOIBAR
Elgoibarko Gazte Informazio Zerbitzuak eta Gaztelekuak Gazte Bazkari arratsalde polit bat prestatu dugu. Hemen duzue informazio guztia.
GAZTE BAZKARIA
NOIZ? Uztailaren 22an, 15.00etan
NON? Maalako parkean
Bakoitzak bere bokata eraman behar du. GIBek eta Gaztelekuak edariak eta postrea jarriko ditu.
IZEN EMATEA: 2 euro - Gazte Informazio Bulegoan (astelehenetik ostiralera 09:00 - 14:00). Uztailaren 21a baino lehen!
KARAOKEA 16:00 - 17:00
Zure abotsik politenarekin abestu eta sari zoragarriak irabaz itzazu!
ANDONI DJ 17:30 - 20:00
Dantz! Dantz! Dantza egiteko momentua!
2010/07/13 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
INDIAKO ETA DAGESTANEKO DANTZAK ELGOIBARREN
ELGOIBAR
Indiako eta Dagestan errepublika kaukasikoko musika eta dantzak izango dira Haritz Euskal Dantzari Taldearen ardatz Nazioarteko XXIV. Folklore Jaialdian.
Olaizaga polikiroldegian uztailaren 23an 22:30ean.
2010/07/09 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
LA GUARDIA KONTZERTUAN EIBARREN
ELGOIBAR
La Guardia musika taldeak 25 urte bete ditu eta "25 años no es nada" diskarekin ospatuko du muga berezi hori. Gaur, hilaren 9, gaueko 12.00etan Eibarko San Cristobal plazan kontzertua emango dute. Sarrera doan.
2010/07/07 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
MARKEL BERGARA - GAZTE TERTULIA
ELGOIBAR
Markel Bergara, Errealeko futbol jokalaria, Elgoibarko gaztelekuan izango da uztailaren 14an. Bere esperientzia ezagutu eta galderak egiteko aukera paregabea!
Non? Elgoibarko Gaztelekuan
Noiz? Uztailaren 14an 19.00retan
Anima zaitez!
Kartela hemen
2010/07/07 | LEHIAKETAK | IRUDI ETA SOINUA
KIROL ARGAZKI LEHIAKETA
ELGOIBAR
Elgoibarko Udalak (Gazteria Saila eta Udal Kirol Patronatua), Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, KIROL ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du.
Lehiaketaren oinarriak hemen
Epea: Uztailaren 18a
2010/07/06 | KIROLBLOG | EKINTZAK
DEBA IGERITAN
ELGOIBAR
Debako hondartza lehiaketagune bihurtuko da uztailaren 25ean. Deba-Itziar Extreme elkarteak Debako udalarekin elkarlanean, Itxas Mila igeriketa lehiaketa ospatuko dute.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta lehiaketa hiru sailkapen ezberdin izango ditu: haur (150 metro), gazte (500 metro) eta heldu (1852 metro).
Izen emateak edota informazio gehiago http://debakoitxasmila.blogspot.com web orrian.
2010/07/02 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
SAN FERMIN TXIKI
ELGOIBAR
Uztailak 7. Pregoia, entzierroa San Bartolome eta Errosario kaleetan zehar 10:00etatik 13:00etara. Ondoren, poniak eta zezen mekanikoa.
Antolatzailea: ATXUTXIAMAIKA
2010/07/02 | ZURE AISIAN ZER? | GAZTE AGENDA
AIRE LIBREKO ZINEA
ELGOIBAR
FURIA DE TITANES
Uztailak 24, ostirala. Foruen Plazan 22:30ean
OCÉANOS
Uztailak 25, larunbata. Foruen Plazan 22:30ean