
Udalerri zehatz baten artikuluak ikusi nahi?
Astero biltzen dugun informazioa posta elektronikoz jaso nahi baduzu...
Kontsulta berri bat egiteko zoaz "KONTSULTA BAT EGIN" atalera.
Gazte-informazioko 24 bulego eta puntu gara Gipuzkoako hainbat herritan banatuta.
Zerbitzu guztiek sarean lan egiten dugu eta zentro koordinatzailea Anoeta 28 helbidean dago, Gaztegune izeneko ekipamenduan. Aurkitzen ez baduzu, bilatu Izotz Jauregia, eta berehala ikusiko duzu. Jar zaitez eraikinaren parean eta ezkerreko atean GAZTEGUNE jartzen duen seinale bat aurkituko duzu. 28. zenbakia ikusten ez baduzu ere, han gaude; lehen pisura igo besterik ez duzu egin behar eta hantxe topatuko gaituzu .
Gaztegune astelehenetik ostiralera dago zabalik, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era. Uztailean eta abuztuan ordutegia 09:30etik 14:00etara da. Gogoan izan nazioarteko ikasle-txartela eta aterpekide-txartela herrietako gazte-informazioko zenbait puntu eta bulegotan ere lor ditzakezula.
Ez, Gazte Informazio eta Dokumentazioko Gipuzkoako Lurralde Zentroan ez dugu eskaintzen deialdirik egiten; guk lanpostu publiko nahiz pribatuen iragarki desberdinak jaso eta biltzen ditugu, lan bila dabiltzan gazteen eskura hainbat produktu jartzeko, besteak beste oposizioen dosierra, lan-dosierra, etab. Zu egoera horretan bazaude, ez izan zalantzarik, etor zaitez lurralde-zentroa edo gazte-informazioko Gipuzkoako edozein bulegotara eta lanari buruz behar duzun informazio guztia eskainiko dizugu .
Batxilergoa ikasten jarraitun ahi ez baduzu, beste aukera batzuk dituzu, esate baterako, LHIK (Lanbide Hastapenetarako Ikastegia) batean edo erdi-mailako ziklo batean izena ematea. Beste aukera bat EINek (Enpleguko Institutu Nazionalak) langabeei eskaintzen dizkien prestakuntza-ikastaroak edota ikastegi eta akademiek antolatutako beste era bateko ikastaro pribatuak dira (informatika, hizkuntzak, jarduera artistikoak, etab.). Interesatzen bazaizu, hurbil zaitez gazte-informazioko Gipuzkoako edozein zerbitzutara edo GAZTEGUNERA eta, akademien zerrenda batez gain, izena eman dezakezun erdi-mailako ziklo eta LHIK guztiei buruzko informazio gehiago emango dizugu.
Ez, guk ez dugu Gazte Txartela bideratzen; Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroan eta zenbait udal-bulegotan Nazioarteko Aterpekide-txartela, Ikasle-txartela, GO 25 eta Irakaslek-txartela egiten ditugu ditugu.
GAZTE TXARTELA lortu nahi baduzu, Euskadiko Kutxaren, La Caixaren, BBKren, Vital Kutxaren edo Kutxaren edozein bulegotan egin dezakezu. Eskabide-orria, gainera, www.gazteaukera.net web orrian egin dezakezu, txartel horrek eskaintzen dituen abantailen berri izatearekin batera.
900 110 111 doako telefonoak Gipuzkoako Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroaren eta CRAJen (Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentroa) ateak irekitzen dizkizu. CRAJeko elkarteren batekin harremanetan jarri nahi izanez gero, CRAJeko arduradunak berehala kudeatuko du zure eskaera.
Interneterako konexioaren arabera, dosierraren deskarga luzatu egin daiteke. Horregatik, eskura duzun beste aukera bat da dosierra paperean kontsultatzea; Gazte Informazioko Lurralde Zentroan, Anoeta 28 helbidean, edo udal-zerbitzuetan aurkituko duzu. Gaztegunen, gainera, Gazteklik zerbitzua dugu, programa desberdinen hornitutako 8 ordenagailuz osatua, bertan nahi duzun informazioa lortu, Interneten nabigatu nahiz lanak egiteko.
Oposizio batzuetara aurkeztu nahi dut, eta ez dakit gai-zerrendak non lor ditzakedan, laguntzerik bai?
Oposizioak prestatu nahi badituzu, aukrea bat akademia espezializatuak izan daitezke; lurralde-zentrora etortzen bazara, zerrenda bat atera diezazukegu. Zein plazatara aurkeztu nahi duzun zehazten badiguzu, gai-zerrendak lortzen lagunduko dizugu hainbat web orri, argitaletxe eta abarren bitartez. Donostian, gainera, badira gai-zerrendetan espezializatutako liburu-denda batzuk: Gurutz liburu-denda ( Easo plaza, 7. Tel: 943 466513) eta ELKAR MEGADENDA (Fermin Calbeton, 21. Tel: 943 420080/943 420930).
Estatuan lan egiteko gutxieneko adina, legez, 16 urtekoa da; eta 18 urte bete arte gurasoen baimena behar da.
Arratsaldea igaro eta jarduerak burutzeko aukera bat Donostiako GAZTELEKUak izan daitezke (WWW.donostiagaztea.org/haurtxoko-gazteleku).
Zaletasun berbera duzuen lagun-talde bat elkartuz gero, CRAJen (Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentroa) gelak eta beste baliabide batzuk erabil ditzakezue. Elkarte gisa osatu besterik ez duzue egin behar. Oso erraza da!! Donostiako Anoeta 28ra hurbiltzen bazarete edo 900 110111 telefonora deitu CRAJez galdetzen baduzue, zentroko elkarte nola izan eta bertako gelak eta baliabideak nola erabili azalduko dizuete.
Europako osasun-txartela Gizarte Segurantzako bulegoetan lor dezakezu. Gipuzkoan ondoko helbideetan daude:
Beasain - Gipuzkoa plaza- 943 162270
Eibar – Arregeta, 2 - 943 203311
Donostia - Pio XII plaza, 2 - 943 472536
Donostia – Podavines, 3 - 943 483700
Irun - Bartolome de Urdinso, 2 - 943 619770
Zarautz – Araba, 16 - 943 833510
BIDAIATEKA zerbitzuan zalantza horiek guztiak argituko dizkizugu: www.gipuzkoangazteinfo/bidaiateka. BIDAIATEKAn Brasili buruzko informazioan azaltzen den bezala, ez duzu txertorik behar 90 egunetik beherako egonaldietarako.
Donostian informazio gehiago lor dezakezu honako helbide honetan:
ATZERRIKO OSASUNA. La Sala plaza, 2-5 esk.
Tel.: 943 989345 Faxa: 943 989146
Baita ondoko web orrian ere: www.mae.es